- Euskaltzaindiak argitaratu berri duen Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE-200) nondik norakoak azaldu dira gaur, hizkuntzalarientzat antolatutako mintegian.
- Hitzaldietan parte hartu dute Jose Antonio Pascualek (RAE); Reina Bastardasek (Bartzelonako Unibertsitatea); Joakin Gorrotxategik (euskaltzain urgazlea); Joseba Lakarrak (euskaltzain osoa, EHHE-200 egitasmoko koordinatzailea) eta Julen Manterolak (EHHE-200 egitasmoa).
- Joseba Lakarra (Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoaren arduraduna): "Aberats gertatu da EHHE200en egin den eta Orotariko Euskal Hiztegitik harago doan protohistoriaren azterketa zabala; asko edo gutxi, ia beti aurreratu dira lehen lekukotasunak eta ugaldu azterketa diakronikorako ezinbesteko diren aldaera ezezagun edo gutxi ezagunak; orobat, berritu dira sarri hedadura dialektal zaharrez genituen usteak".
Irakurri gehiago: EHHE-200: Hitzen lekukotasunak aurreratu dira eta ugaldu aldaera ezezagunak

- Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak. 200 hitz-familia eta ia 2.600 sarrera eta azpisarrera eratu dira, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin, eta beste horrenbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean editatu da; aurrerago izango da euskarri digitalean.
- EHHE euskararen historia aztergai duten ikertzaileentzat idatzia da, batez ere; gainerako filologo eta hizkuntzalariek nahiz hizkuntza-zaletasuna duten askok aurki lezakete, halere, bere intereseko ezagutzarik alor horretan.
- Joseba Lakarra (lantaldearen koordinatzailea): “EHHE-200ek hitzen ikerketan inplikaturiko alorretan urrats sendoak emateko lanabesa izatea du helburu. Asmo zabalago horren barnean, hurrengo urteotan zabaldu eta gainditu nahi genukeen EHHE-200 hau zati txiki baina garrantzitsua iruditzen zaigu”.
- Bihar, hizkuntzalari eta adituen aurrean aurkeztuko da EHHE-200. Horretarako, goiz bateko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Mintegi honetan parte hartuko dute Jose Antonio Pascualek (RAE); Reina Bastardasek (Universitat de Barcelona); Joakin Gorrotxategik (euskaltzain urgazlea, UPV/EHU); Joseba Lakarrak (euskaltzain osoa, EHHE-200 egitasmoko koordinatzailea); Iñaki Segurolak eta Julen Manterolak (EHHE-200 egitasmoa).
- Euskaltzaindiak eta Baionako Herriko Etxeak 2019ko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
- Akordioaren ondorioz, mendeurreneko ospakizunenkari sortutako ikuskizunak ikusi ahalko dira hirian: Mende berria kantuz kontzertua, Ghero antzezlana eta Biz´Hitza dantza ikuskizuna.
- Yves Ugalde (Kultura gaietarako Baionako auzapezordea): "Sinboliko izatetik, Baionako Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza eraginkorra izatera pasa da. Horren adibide garbia da Baionako hiriko karrikak eta beste zenbait leku-izen egokitzeko Euskaltzaindiak ekartzen duen laguntza eta aholkularitza. Orain, lankidetza hau Ipar Euskal Herriko herri guztietara hedatu behar da".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Hitzarmen honek berresten ditu Euskaltzaindiak eta Baionako Herriko Etxeak euskararen sustapenerako hartu dituzten bideak eta lan-ildoak”.
- Hauek dira Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak uztailean antolatuko dituen jardunaldiak:
- Uztailaren 4an: 'Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa. Aurkezpen jardunaldia' (Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan).
- Informazioa: https://labur.eus/I3fnu
- Programa osoa: https://labur.eus/BTUmH
(Izena emateko epea uztailaren 2an amaituko da) - Uztailaren 11n: 'Gramatikari buruzko jardunaldia: Gramatikak XXI. mendean' (Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean)
- Informazioa: https://labur.eus/cGASs
- Programa osoa: https://labur.eus/4o5NL
(Izena emateko epea uztailaren 8an amaituko da) - Izena emateko:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko./+34 943 42 80 50/+34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71.
- Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa Bermeoko Arrantzaleen Museoan (Ertzilla Dorrea) izanen da ikusgai, irailaren 17ra arte.
- Laboral Kutxak babesten duen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) materialekin egin da erakusketa, euskaldun eta erdaldunei zuzendua dagoena. Zentzumenak baliatuz, euskararen hitz eta hotsekin jolastu, ikasi eta entretenitu ahal izango du bisitariak: lau joko, puzzle bat, 54 mapa interaktibo, herritarren ahotsak…
- Xarles Videgain (euskaltzaina eta EHHA egitasmoaren arduraduna): “Ikusi, entzun eta usaindu daitekeen erakusketa da Euskara Ibiltaria”.
- Aritz Abaroa (Bermeoko alkatea): "Gure hizkuntzak daukan aberastasun handiaz gozatzeko aukera izango dugu Bermeon".
- Mendeurrena: Nazioarteko Onomastika jardunaldiaren bigarren eguneko kronika.
Egilea: Garbiñe Ubeda Goikoetxea
- Nazioarteko Onomastika jardunaldia (Gasteiz).
- Hitzaldi guztiak, HEMEN: https://labur.eus/DXwmn
- Mendeurrena: Nazioarteko Onomastika jardunaldiaren lehen eguneko kronika.
Egilea: Garbiñe Ubeda Goikoetxea
- Izen neutroen (genero-marka gabeen) saila lehen aldiz sartzen da Euskaltzaindiaren pertsona-izendegian, eta 500 izen inguru gehitu dira bertan. Pertsona-izen txikigarriak ere txertatu dira.
- Euskaltzaindiaren betebeharra da euskal pertsona-izenen zuzentasun linguistikoa bermatzea eta urte hauetan guztietan metatu duen esperientzia herritarren esku jartzea. Honela, izaera irekia eta dinamikoa izango du Izendegi berriak eta aldiro-aldiro gaurkotuko da, Euskaltzaindiaren webgunean.
- Gogoratu behar da Espainiako legerian 1957ko Legeak beren-beregi debekatzen dituela sexuari buruz okerra eragiten duten izenak. Erregistro Zibilari buruzko 20/2011 Legeak ezabatu behar zuen debeku hori, baina oraindik ez da indarrean jarri. Euskaltzaindiak 2018ko urtarrilean adierazi zion Espainiako Justizia Ministerioari badirela euskaraz genero maskulinoa edo femeninoa era esklusiboan atxikirik ez duten pertsona-izenak, eta, ondorioz, indarrean dauden lege-arauak erregistro zibiletan malguago aplika daitezen eskatu zion.
- Pertsona-izendegiarekin batera, Euskal Onomastika Datutegi berritua (100.000tik gora dira gehitutako erregistroak) eta Kale- eta karrika-izenen eskuliburua ere aurkeztu dira gaur.
- EODA osoa: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda
- Pertsona-izenak: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda-izenak
- Deiturak: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda-deiturak
- Leku-izenak: https://www.euskaltzaindia.eus/eoda-lekuak
Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua
Babesleak
Hedabide laguntzaileak
Egoitza
- B
- BIZKAIA
- Plaza Barria, 15.
48005 BILBO - +34 944 15 81 55
- info@euskaltzaindia.eus
Ikerketa Zentroa
- V
- LUIS VILLASANTE
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Ordezkaritzak
- A
- ARABA
- Gaztelako atea, 54
01007 GASTEIZ - +34 945 23 36 48
- gasteizordez@euskaltzaindia.eus
- G
- GIPUZKOA
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
- N
- NAFARROA
- Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
31002 IRUÑEA - +34 948 22 34 71
- nafarroaordez@euskaltzaindia.eus
Elkartea
- I
- IPAR EUSKAL HERRIA
- Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
64100 BAIONA - +33 (0)559 25 64 26
- +33 (0)559 59 45 59
- baionaordez@euskaltzaindia.eus