Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bazter-herri sarrera bakarrean aurkitu da.

bazter

1 iz. Ertza, muga. Bazterrik ez duen izaki ezin handiagoa. Bazterretik bazterrera, hau munduaren zabala! Munduaren bazterreraino jarraikiko natzaizu. Munduko, munduaren lau bazterrak. Oihanaren bazterretik. Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan egiten, bi bazterretan mintzairak bestelakoak direlako. Ohearen bazterretik noizean behin atzapar beltz itsusi bat agertzen zela. Bi bazterretako etxe lerroak. Kale-bazterretako zakarrak. Liburuaren azken orrialdeetan, barneko bazterrean eskuz idatzitako oharrak. Bide-bazterreko sasiak. Begi bazterraz so eginik. || Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita.

2 iz. Irud. Bakea, bazterrik gabeko bakea, maitatzen zuen bihotz-bihotzez. Bere ontasun bazterrik gabekoa.

3 iz. Ehunaren ertza, eta bereziki soinekoaren barrena. Mihise-bazterra. Gona-bazterra lohitu zuen.

4 iz. Zokoa. Etxe barruko bazterrak arakatzen. Jar ezazue mahaia bazter batean. Zeure bihotzaren bazter guztiak azter itzazu. Bazterren batean utzita. Horrelako autua zegoen Arranondoko sukalde bazterrean. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ukuilu-bazterra.

5 iz. Batez ere pl. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Galileako bazterretara bakartu zen. Munduko bazter orotan. Probintziako bazter guztietara zabaldua. Jo bazter bat eta jo bestea. Bera ibili zen bazterretan. Bazter handia da Etiopia. Lur-bazter handiak landuz bizi ziren. || pl. Hamaika euskaltzale zintzo badago oraindik bazterretan: han eta hemen. Susmo bat badela bazterretan. Bazterrak nahasten ibili. Bazter guztiak astintzen, harrotzen. Bazter guztietara begira.

6 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Bazterrekoa. Bazter lekua: urrun, bereiz, bakartua dagoen lekua. Badirudi bazter euskalki horiek makurtu behar luketela zenbait alditan erdikoen alde.

7 adj. Bazterrean dagoena, bakartua. Ez dago eskualde osoan hain leku bazterrik. Asiako bazterrik bazterrenean.

bazter egon Ipar. Bazterturik egon. Beude bazter gure tristurak.

bazter herri, bazter-herri iz. Urrun, bereiz, bakartua dagoen herria. Ik. baserri 2. Jesus Jerusalemdik irten zen eta bazter-herrietara bere ikasleekin joan.

bazter nahasle, bazter-nahasle iz. Nahasmenduak edo nahaspilak eragiten dituen pertsona. Ik. endreda-makila. Urruntzeko hobeak dituk bazter-nahasle horiek!

bazterrean laga Bazterrean utzi.

bazterrean utzi Alde batera utzi. Egileak bazterrean utzi ditu zenbait gai. Guztiaz ere, esan behar dut nire iritzia, izango bada ere bazterrean utzia.

bazterrera eman 1 Bazterrera utzi.

2 Erreserbatu; aurreztu.

bazterrera utzi 1 Bertan behera utzi, baztertu. Eta egun horretan ene haserrea sutuko da horren kontra, eta bazterrera utziko dut. Mediku handi hori, bizpahiru hilabeteren buruko, eroria izanen da, utzia bazterrera, jendeak labur baitu ezagutza.

2 Alde batera utzi.

bazterrez bazter adb. Bazterrik bazter. Herrestan dabil, bazterrez bazter.

bazterrik bazter adb. Hara eta hona, han eta hemen. Ez nuen udan astirik izan lan egiteko, ibili nintzelako herririk herri, bazterrik bazter soinua jotzen.

bazter utzi Alde batera utzi. Bazter utzi ditugu, Jauna, zure aginduak. Elkarrekin gabiltza, hau eta hura aipatuz, euskal gai minberak bazter utziz.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper