11. argitaraldia. 2023
Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Euskaltzaindiak hemen eskaintzen duena hiztegiaren oinarrizko bertsio elektronikoaren hamargarren argitaraldia da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.
Bertsio hau hiztegiaren argitalpen elektronikoaren beste urrats bat da, 146.746 sarrera eta 57.802 azpisarrera biltzen dituena. Hiztegiaren egitura formala Text Encoding Initiative (TEI) gidalerroen arabera definitu da eta eduki gehienak automatikoki egituratu dira.
Egituratze-lanetan jarraitzen du Euskaltzaindiak, hiztegiaren barne-egitura etengabe zuzenduz eta hobetuz. Lan horiei esker, hiztegiko azpisarrerak eta hainbat aldaera ere topatzeko gai da orain bilatzailea. Horrez gain, jadanik egituratutako 582.552 adibideak bildu eta sailkatu dira. Adibidetegi horretan bilaketak egiteko aukera ere badago.