JAGONET galde-erantzunak

ta/eta, edo

Galdera:

a) Agur t´erdi ala agur eta erdi?
b) 15 urte edo izango nituen ala 15 edo urte izango nituen?

Erantzuna:

a) 35. arauan, Orduak nola esan izenekoan, eta osorik idatzi behar dela esaten zen (hiru eta erdiak eta abar). Hala ere, ez da ezer esan agur t´erdi esapideaz; beraz, horretaz araurik ematen ez den arte, zilegi da agur t´erdi erabiltzea.

b) 15 urte edo izango nituen da zuzena; bestea, ez.

Data: 1998 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper