JAGONET galde-erantzunak

Aposizioak ziurtagirietan

Galdera:

Ziurtagirietan, sintagma barruko aposizioaren eta sintagma aposatuaren erabilera dela eta, lasai erabil ditzakegu ondorengo forma biak ala bigarren aukera hobetsi behar dugu?
a) Pello Urzelai Gabiola Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek ziurtatzen dut...
b) Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek ziurtatzen dut...

Erantzuna:

Gramatika batzordearen iritziz, ziurtatzen dut lehen pertsonan erabiltzeak zailago bihurtzen du kontua. Ziurtatzen du erabili ahal izateak, berriz, ikaragarri erraztuko luke auzia, hirugarren pertsonarekin aukera biak lirateke-eta egokiak.

Baina ziurtatzen dut lehen pertsonan eman behar izanez gero, bi aukerak ontzat emanda ere, bigarrena hobesten dugu:

Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek, ziurtatzen dut...

Agian egokiagoa litzateke bigarren hori nik izenordaina aurrean erantsita:

Nik, Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek, ziurtatzen dut...

Data: 2001/02/02 - Erantzulea: Gramatika batzordea

Dokumentuak:

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper