JAGONET galde-erantzunak

Erlatiboa: zein/zeinak (irakasleak, zein/zeinak ondo bizi baitira; irakasleak, zein/zeinak ondo bizi diren)

Erlatibozko esaldietan, ondorengo kasuetatik, zein dira zuzenak?

Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.

Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.

Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.

Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.

Galderan ematen diren esaldi guztiak zuzenak dira.

Tradizioan bi erabilera ikusten dira:

- Erabilera mugagabea: Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.

- Erabilera mugatua: Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.

Aditzaren menderagailuari dagokionez, nagusiki bait- erabiltzen bada ere, -(e)n ere erabil daiteke halako egituretan. Beraz, galderako beste bi esaldiak eta gisakoak ere zuzenak dira.

Kontsulta zehatzagoa egin nahi izanez gero, jo hona: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 266. or..

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > galdetzaileak, hitzak > menderagailuak, perpausa > erlatiboak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper