JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: uste izan (jarri uste banauzu)

Zuzena al da ezbaian jarri uste banauzu esaldia?

Zuzena da egitura hori, literatura-tradizioko adibide hauek erakusten duten bezala: ekarri uste du; ikusi uste du; erabaki uste dutenen iritziak; horrelako zerbait irakurri uste dut [EH:uste izan] sarreran (3. adiera) badira era horretako adibide batzuk.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak

Unitate-mota: joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper