JAGONET galde-erantzunak

Ortografia: il/ill + h

Zergatik erabaki da hainbat aldaketa ortografian? Esaterako, -il-/-ill-, kontsonante ondoko h letra eta abar.

Salbuespenak dira horiek, bide-aldaketarik markatzen ez dutenak. Lehen kasuan, -il-/-ill- proposatzen da nazioarteko forma denean, eta, beraz, Iparraldean ere palatala ahoskatzen dutenean: artilleria, gillotina...

Bigarren kasuan, h letra dela eta,

a) alde batetik, euskal jatorriko hitz gutxi batzuk onartu dira: Iparraldeko hitzak, h letrarik gabe erabat ulergaitz gertatzen direnak (alha eta haren eratorriak, esaterako; eta zenbait herritar-izen: ainharbear, ainhoar, atharraztar…).

b) bestetik, hitz mailegatu batzuk (anhidrido, inhibitu, menhir, sikh, transhumantzia…) eta kanpoko leku-izenak eta haien eratorriak (Rhin, Alhambra, Astrakhan, Alhucemas…).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ortografia > grafiak

Unitate-mota: karaktereak > letrak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper