forma=mahats 3 sarreratan aurkitu da.

mahats

1 iz. (Multzokaria). Mahatsondoaren fruitua, mordoetan biltzen diren ale zuri, gorri edo beltzen multzoa. Mahatsa jaten. Mahats beltza, zuria. Egon zen mahats gozoen ustean zain, baina alferrik, zeren ez zituen eman mahats garratz-basatiak baizik. Mahats aleak, garauak, bihiak.

2 iz. Mahats landarea. Ik. mahatsondo. Mahats hostoak. Mahats orriak geriza ederra egiten du. Mahats aihenak, adarrak. Mahatsaren orpotik dator mama gozoa.

mahats bilketa, mahats-bilketa iz. Mahats biltzea. Mahats-bilketa garaian ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izaten da inguruko lurretan. Mahats bilketa oparoa.

mahats biltzaile, mahats-biltzaile iz. Mahatsa biltzen aritzen den pertsona. Mahats-biltzaileen atzetik hondarrak hartzen dituena bezala.

mahats biltze, mahats-biltze iz. Mahatsa biltzea. Handik egun batzuetara mahats biltzea hasi zen. Laster egin da mahats biltzea. Mahats-biltze garaian.

mahats luku, mahats-luku iz. Mahats mordoa.

mahats mordo, mahats-mordo iz. Mahatsa (fruitua). Ik. mahats mulko; mahats luku; mahatsoko. Aukeratu zuen mahats mordo eder eta helduak zituen mahatsondo bat.

mahats mulko, mahats-mulko iz. Mahats mordoa. Mahats mulkoz betea den aihena.

mahats zimur iz. Mahaspasa.

mahats zorri, mahats-zorri iz. Zimitzaren ordenako intsektua, mahatsondoaren sustraiei erasotzen diena. Ik. filoxera.

andere

1 iz. Ipar. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, emakume itzaltsua, jaunaren emaztea. Ik. andre. Etxeko anderea. Herioa da andere noblea.

2 iz. Ipar. Emakumea, bereziki ezkondua edo adin batetik aurrerakoa. Hiri eta herrietatik etorri dira jaun eta andere anitz. O, lili xarmanta!, orok maite zaitugu, andere polita!

3 iz. Emakumeekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Ik. andere serora. Andere auzapezak ongietorria egin die herriaren izenean. Andere ministroa. Eskerrik asko, sailburu anderea! Jauregiberri anderea. Andere Mariak dei egin du.

4 iz. Ipar. Erleei deitzeko hitza. Anderea, bil, bil, bil, anderea hor, hor, hor.

5 iz. Karta frantsesetan, erregina baten irudia duen karta, erregearen azpikoa. Ik. erregina 2; dama1 4. Xango, andere, errege!

andere belar, andere-belar iz. Begonia, lorategi landarea.

andere mahats, andere-mahats 1 iz. Fruitutzat mahatsaren antzeko ale garratzak ematen dituen zuhaixka (Ribes sp.). Andere-mahats gorri (Ribes rubrum). Andere-mahats beltz (Ribes nigrum).

2 iz. Landare horren fruitua. Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Andere-mahatsezko ardoa.

andere serora, andere-serora iz. Ipar. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. serora 2.

andere xuri iz. Maskaradetako jokalaria.

erle

iz. Lau hegoko intsektua, gorputz iletsu eta arrekoa, taldean bizi dena eta eztia eta argizaria egiten dituena (Apis melifera). Erlearen ziztada. Erleen burrunba. Erle urduriaren antzera. Erle erregina: erle eme ugalkorra. Erle langileak: erle eme antzuak. Erle joan-nahiak, ez ezti ez abaraska (esr. zah.).

erle belar, erle-belar iz. Ezkaia.

erle hazkuntza, erle-hazkuntza iz. Erlezaintza.

erle mahats, erle-mahats iz. Mahats zuri mota.

erle nagi iz. Erlamandoa.

erle txori, erle-txori iz. Erlejalea.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper