Leku-izenak

Debarroa - Lekuak - EODA

Debarroa (-a) (Ibarra)

Entitatea:
Antolakuntza/Eskualdea
Herritarra:
debarroar 
Arautzea:
batzordearen argitalpena 
Non: Gipuzkoa
Kokalekuak:
  • deba harro[a], cuenca del deva, deba-lenitz - (1974) LIZ.LUR , 14, 24 (mapa), 31, 32-33, 41. or.
    (...)
    Barduloak: gaurko Gipuzkoa, Oiartzunaldea eta Deba harroa izan ezik; eta gero Arabaren zati bat, baina herrialde hontan ez dago hainbeste zihurtasun. Itsalaldean bai, greziar eta erromatar geografoek diotenez, barduloak Deba hibaitik Oiartzungo hibairarte, gaurko Pasaiararte, bizi baiziren […] Hirigintza planetan 1.330 Ha. daude industria poligonoetarako, lehen herri barruetan dauden industritatik landa, eta horietatik 312,2 Ha. Abadiñoko lurretan. Gehiegizkoa seguru asko, eskualde hontako baina Deba Harroan dagoen Ermuko hiriaren hazkuntza gehiegizkoa den bezala, alde guztietatik munstro itsusi bat baita […] Deba harroa // Erderaz Cuenca del Deva deitua. Bilbo Handia kenduz gero, Euskal Herriko industria eskualderik inportanteena. Administrazgoz, gehienbat Gipuzkoarena; bizkaitarra hizkuntzaz. Deba Harroak, beste euskal herrialde oso batek baino bizilagun, bizitasun eta ekonomia indar gehiago du. // Herri hauek hartzen ditu: Lenitz haranean, Lenitz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate; Oñati; Bergara, Antzuola, Elgeta; behinolako Markinako eskualdean, Eibar, Soraluze eta Elgoibar; itsas hegian, Motriku eta Deba. Hauek denok Gipuzkoan. Araban, Aramaioko harana; eta Bizkaian, Ermua eta MaIlabia. // Azken kontaketan, orain hiru urtekoan, harnasei udal horien artean 143.481 bizilagun zituen. Zabaleran 578,56 km2. // Euskal Herrian, norbaitek falta baldin badu estudio oso bat, Deba Harro honek falta du, alafede. Industria guipuzcoana de la cuenca del río Deva - 1956-1957, da ezagutzen dugun lan bakarra, alderdi batena bada ere. Egia esan, badago beste lan interesgarri bat Industria herri baten azterketa - Arrasate eta bere etorkizuna; baina hau Arrasateri begira egina dago edo, behintzat, honen inguruari begira. Gure ustez, Deba Harroak ez du batasun sentidurik hartu oraindik, eta hori argi ikusten da herri zerbitzuetan ere: "sanitaria hiri" bat izateko beste bizilagun badu; baina, bat gaixotzen bada, Donostiaraino joan bear du edo Bilboko klinika batera. Era berean beste zerbitzu askotan. Egia da non jartzean egongo litzatekeela hauzia batzuentzat; baina, ekonomia herri nagusiak Eibar eta Arrasate badira ere, erdikoa –administrazgo eta zerbitzu hiriburua- Bergara denik ezin uka daiteke. // Deba Harroak batasun apurrik balu, bere Komertzio eta Industria Ganbara ere behar luke. Probintzia bakoitzean bat bakarrik dagoela esango du norbaitek. Hori ez da egia: bada, Espainiako Estadu barnean, Ganbara biko probintzia bat baino gehiago; eta Baionako Ganbarak, Lapurdi eta Nafarroa Beheratik landa, St. Martin-de-Seignaux-ko kantonamendua ere egoki hartzen du, Landesko departarnenduarena izanarren. Era berean joka lezake Deba Harroak, Ermua, Mallabia eta Aramaio hartuaz. Bergarako lehenengo Real Seminario delakoa gaur erdi hutsik dago, Deba Harro guztiaren Ganbara eta gainerako zerbitzuen egonleku aproposa izateko moduan. // Eibarko industriaren bultzakada Durango alderuntz zabaldu da askok ez dakien beste, eta Markinaldera zabaltzeko ere badu indar. Era berean, Arrasate, gaurko bere dinamikari esker ("Langileen Kutxa" eta abarrekin), Deba Harro garaiaren buru dugu, haren izena Euskal Herri guztira zabaltzen delarik. Oñatik berriz, gure herrialdeen arteko (batez ere, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko) insolidaridad crónica -Azaolak ongi deitzen duenez- eman izan ez balitz, Euskal Unibertsatea, edo Euskal Unibertsitate lehena, izan behar zukeen […] Gorbealde-ko eskualdean hiru aldetara daude herriak. Zuia eta Urkabustaiz haranetakoak, lehen esan bezala, Osingani edo Baia hibairuntz; Aramaiokoak, Oleta izan ezik, Deba Harroruntz; Legutiano (VilIareal) eta Zigoitiakoak Lautadaruntz [...] Etorkizun hobereneko herria Legutiano da, Deba Harroko, Durangoaldeko eta Arratia-Bilboaldeko bidegurutze aproposean baitago, Gasteiztik 16 km-ra; hemendik hurbilegi beharbada hazkuntza lasaiago bat izateko. Legutianok baditu bere IfarraIdean bi herri, Bizkaikoak izan arren, harremanez Gasteizi lotuak eta geografiaz arabarrak: Otxandio eta Ubidea
    (...)

    Zer: Ibarra
    Non: Gipuzkoa
    Jatorria: LIZ.LUR

  • cuenca del deva: debarroa - (1976) E.EUS.LIZ.KN , Euskera, XXI (1976, 1), 300. or.
    (...)
    Kodea: 3.1.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: E.EUS.LIZ.KN

  • Debarroa (-a) - (2004) ARAUA.140 , Euskera, XLIX (2004, 2), 1020. or.
    (...)
    Oharra: Gogoratu behar da bukaerako -a artikulua dela. Hortaz, erabil bedi: Debarroa, Debarroarekin, Debarroan...; baina Debarroko, Debarrotik, Debarrora... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Debarro maitea, Debarro osoan, Gure Debarro hau…
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Gipuzkoa
    Jatorria: ARAUA.140

 

  • Debarroa (ofiziala)
  • Debarroa (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.545749 Y.4776808
Koordenatuak:
Lon.2º26'9"W - Lat.43º8'36"N

Kartografia:

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper