484 emaitza *:* bilaketarentzat [71 - 80]
Kontrastan (Araba) erromatarren garaiko hilarri batean agertzen den izena: Araica Arai f(ilia) ('Araika Arairen alaba'). Nahiz eta ageri den pertsonaia gizonezkoa den, XX. mendean izena berriro erabiltzen hastean emakume-izen moduan erabili izan da.
Bidankozeko mendia (Nafarroa). Ikusi Arain.
Nafarroako ibarra, Aralar mendiaren magalean. Ikusi Araitz.
Euskal Herriko mendilerro ezaguna, Nafarroaren eta Gipuzkoaren artean kokatua. Ikusi Aralar.
Haran hitz arruntaren aldaera toponimian maiz ageri dena: Araneder, Arangoiti, Aranguren… Ikusi haran.
Urumealdeko herria eta mendia (Nafarroa). Ikusi Arano.
Ultzamako mendia (Nafarroa). Ikusi Arañotz.
Altzania mendikateko mendia, Asparrenekoa (Araba). Ikusi Aratz.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.