484 emaitza *:* bilaketarentzat [111 - 120]
Euskal Herrian ohikoa den izena. Izen hau arte (Quercus ilex edo rotundifolia) zuhaitz izenaz eta -tza leku ugaritasunezko atzizkiaz osaturik dago. Besteak beste, Ameskoabarreneko herria da (Nafarroa). Ikusi Artatza.
Zuhaitz izena artikulu-markarekin. Bi mota daude, itsasaldekoa (Quercus ilex) eta Araba eta Nafarroako hegoaldekoa (Quercus rotundifolia). Toponimian maiz ageri da izen hau: Arteaga, Arteta… Ikusi arte.
Toti Martínez de Lezearen La Herbolera eleberriko pertsonaia.
Ezterenzubi eta Lekunberri arteko mendia (Nafarroa Beherea). Ikusi Arthe.
Oiz mendian jaio eta Ondarroan itsasoratzen den ibaia (Bizkaia). Ikusi Artibai.
Elgetako leku-izena eta Bergarako Ubera auzoko baserria (Gipuzkoa).
Egunsentian edo ilunabarrean eguzkiaren inguruan ikus daitekeen argizagia (Artizarra edo Venus planeta). Ikusi Artizarra.
Artzibarko herria, gaur egun desagertua (Nafarroa). Ikusi Artozki.
Lanbide izena. Ikusi artzain.
Donamariako auzoa (Nafarroa), eta Sopuerta-Galdamesko auzoa (Bizkaia) gaztelaniaz Arcé moduan ezaguna. Ikusi Artze (Nafarroa).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.