2485 emaitza *:* bilaketarentzat [61 - 70]
Amosis (es), Ahmôsis (fr), Ahmose (en), Jˁḥ ms(j.w) [transliterazio jasoa] (bert)
Euskal izen zaharra, 903. urtetik aurrera agertzen zaiguna. Esaterako, 911n eta 913an Valpuestako kartularioan kausitzen dugu. Izurtzako (Bizkaia) Erdoitza ermitan aurkitutako hilarri batean ere azaltzen da.
Izen mitologikoa, naturaz kanpoko indarraren irudikapena. Gizon-emakumeak laguntzen eta oztopatzen dituen izakia da Aide. Mitologian mundua bitan banaturik dago: alde batean berezko gauzak ditugu, eta bestean ulertzen ez diren aidekoak. Izen honen emakumeentzako aldaera Aida da.
Erdi Aroko izena, 1149an Nafarroan dokumentatua.
Erdi Aroko izena, XIII-XIV. mendeetan Nafarroan dokumentatua. Badirudi Eimar izen germaniarraren aldaera dela. Ospatze-eguna maiatzaren 29an da.
Angela (es), Ángel (es), Angèle (fr), Angela (en)
Grezierako ángelos 'mezularia' hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Ezagutzen dugun aipurik zaharrena Basaburu Nagusiko (Nafarroa) 1552ko Aingeru de Igoa da. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoarekiko begiruneari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Aldaera: Gotzon (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.