2488 emaitza *:* bilaketarentzat [231 - 240]
Antonio (es), Antón (es), Antón (es), Anton (fr), Antoine (fr), Anthony (en), Anton (en), Анто́н (bert)
Antonio izenaren aldaera Europako hainbat hizkuntzatan, euskara barne dela. Ikus Antonio.
Antonino (es), Antonin (fr), Antoninus (en), Antoninus (la)
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr), Antony (en), Anthony (en), Antonius (la)
Erromako familia baten izena zen Antoniusetik; latinez erabili arren badaiteke etorkiz etruskoa izatea. San Antonio abadea Egipton bizi izan zen IV. mendean eta oso ezaguna da basamortuan zegoenean deabruak pekatuan erorarazteko egindako ahaleginei eusteagatik. Santuaren egunak ekainaren 13an (Paduakoa) eta urtarrilaren 17an (abadea) dira. Aldaerak: Anton eta honen hipokoristikoak diren Antton eta Antxon eta Andoni. Euskal Herrian oso ezaguna da Urkiolako (Bizkaia) ospatze-eguna, besteak beste ezkongaiak ezkontide eske joaten direlako.
Anselmo (es), Anselme (fr), Anselm (en)
Germaniar jatorria duen izena (Ans 'jainkoa' eta helm'gerla-kaskoa'). Aostan (Italia) jaio baina Canterburyko (Bretainia Handia) apezpiku izan zen San Antselmori esker zabaldu zen gure artean. Nafarroan XII. mendean erabili zen, baina beranduago ez da erraz aurkitzen. Jaia apirilaren 21ean da.
Sancius (es), Sancho (es), Sanctius (es), Sancho (fr), Sanctius (fr), Sanche (fr), Sancius (fr), Sancius (en), Sancho (en), Sanctius (en)
Latineko Sanctius-etik (sanctus 'donea' hitzetik) atera zen euskal izen hau, San(t)zo eta San(t)so bitarteko zirela. Nafarroako erregeen izena izan zen, eta hau dela medio aski entzute handia erdietsi zuen. Oihenartek XVII. mendean bildutako atsotitzetako batean ageri da: 'Anxo limosnari, urde ebatsiaren oinak dematza beharrari'. Jaieguna ekainaren 5ean da. Aldaerak: Antxo, Santso, Santxo, Santzo...
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Anton izenaren hipokoristikoa edo lagun arteko izena, Euskal Herriko erdialdean eta ekialdean erabilia. Ikus Antonio.
Sancho (es), Sanche (fr)
Antso izenaren aldaera adierazkorra izan daiteke, baina Santxo-tik disimilazioz ateratako forma ere bai.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.