2488 emaitza *:* bilaketarentzat [191 - 200]
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Izena sortzeko Bizkaiko tradizioa hartu zuten aintzat, Bizkaiko Jaurerrian ohikoa baita San Antonio izeneko ermitak izendatzeko Sandoni forma erabiltzea. Ikus Antonio.
Andrés (es), André (fr)
Andres izenaren aldaera. San Andore izeneko ermita Leatxen (Nafarroa) egon zen, baina aspaldian desagertu ziren azken aztarnak. Ikus Andres.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan zenbait aldiz agertzen den izena. Adituek oinarriko and- euskarazko handirekin eta galierako ande- izen indartzailearekin erlazionatu dute; -os bukaera atzizkia dela txoil garbi dago, baina ez hainbeste txistukariaren nolakoa.
Andréi (es), Andreï (fr), Andrei (en), Андре́й (bert)
Andrés (es), André (fr), Andrew (en)
Andreas izen grekotik, eta hau anér, andrós 'gizona'-tik. Done Andres, Done Petriren anaia eta azken hau bezala arrantzalea, Jesu Kristoren lehendabiziko jarratzailea izan zen. Hiltzeko erabili zuten X itxurako gurutzeari -ikurrinean agertzen den gurutze zuriari- eman zion izena. Haren erlikiak Amalfin (Italia) daude. Historian zehar, besteak beste, Andreo (Erriberri, 1286 - Estenotz, 1521, etab.), Andreu (Badostain, Imarkoain eta Iruñean (Nafarroa) XIII. mendean) eta Andresa formak erabili izan dira, hondarrekoa emakume-izentzat. Santuaren eguna azaroaren 30ean da. Aldaerak: Ander (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Andore.
Andriy (es), Andriï (fr), Andriy (en), Андрій (bert)
Androcles (es), Androclès (fr), Androcles (en), Androclus (la)
Andrónico (es), Andronicus (fr), Andronikos (en), Andronicus (en), Andronicus (la), Ἀνδρόνικος (el kl)
A. Lertxundi (Orio, 1948) idazle ezagunaren goitizena, aitaren etxearen izenetik, Aganduru-tik, hartua dena. Izan ere, Euskal Herrian ohitura da jendea sortetxearen izenaz deitzea, hau usu laburtua delarik.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.