2488 emaitza *:* bilaketarentzat [111 - 120]
Erdi Aroko izena. XV. mendean Markina-Xemeinen (Bizkaia) eta Aztegietan (Araba) ageri da, azken honetan -s-z (Alvis de Legarda).
Alejandro (es), Alexandre (fr), Aleksandar (en), Александър (bert)
Aleksandr (es), Alexandre (fr), Aleksandr (en), Алекса́ндр (bert)
Alekséi (es), Alekseï (fr), Aleksey (en), Алексе́й (bert)
Alecto (es), Allectus (fr), Allectus (en), Allectus (la)
Alejandro (es), Alexandre (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Alexander.
Alexander izenaren ohiko txikigarri hau azken urteotan asko erabili da. Ikus Alexander.
Alejandro (es), Alexandre (fr)
Grezierako Aléksandros'gizonen aldezlea' ponte izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanari esker. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Bestalde, Tapia Perurena idazle iruindarra honela deitu zen. Honen hipokoristiko ezagunena Alex da. Izan duen erabilera zabalaren lekuko da izen honetako berrogei santu baino gehiago egotea.
Aldaerak: Alesander (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandro.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.