2485 emaitza *:* bilaketarentzat [101 - 110]
Markina (Bizkaia) inguruko mendietan bizi zen izaki mitologikoa. Gizon itxurakoa zen, baina begi bakarra eta oinazpi biribila zituen. Artzaina zen eta gizakiok berarengandik ikasi omen genuen artzaingoan. Beste lekuetan Tartalo izena hartzen du. Europa osoko tradiziokoa da izaki hau; ezagunena Odisean agertzen den Polifemo da.
Alarico (es), Alaric (fr), Alaric (en)
Alazne emakumezko izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Alatz hitza neologismoa, baina ez zuen Sabin Aranak asmatu, pertsona-izen edo adjektibo moduan erabili bazuen ere: Alatz Ama Neskutza (Nuestra Señora del Milagro). Osagaiak: ahal eta (h)atz (adierazlea, latineko signumen kidea). Ospatze-eguna uztailaren 21ean da.
Erdi Aroko izena, Euskal Herrian franko erabilia. XI. mendean agertzen da Valpuestako (Burgos) kartularioan, esaterako. Beranduago ere azaltzen da, leku anitzetan: 1333an Lizarran (Nafarroa), 1352an Gasteizen eta 1470ean Bilbon. Gaztelaniazko Álvaroren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean.
Alberto (es), Albert (fr), Albert (en)
Athalberth (athal 'noblea' eta berth 'leinargia') germaniar izenetik, latineko Albertus-en bidez. Penintsulan izen berri samarra da eta ez da Erdi Aro goiztiarrean dokumentatzen. Santuaren eguna urriaren 21ean da.
Albino (es), Albin (fr)
Latineko Albinus (albus 'zuria'-tik) goitizena denboraren poderioz pertsona-izena izatera iritsi zen, beste hizkuntza batzuetan bezala. Santuaren eguna irailaren 15ean da.
Albino (es), Albinus (fr), Albinus (en), Albinus (la)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.