Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

2111 emaitza *:* bilaketarentzat [81 - 90]

Akiturrain

  • Andre Mariaren ermita, Utergan (Nafarroa). Akiturrain herri hustuko eliza izan zen. XIX. mende arte erromesentzako ospitalea egon zen bertan.

Akorda

  • Andre Mariaren ermita, Ibarrangelun (Bizkaia). Akordakoa bide zen 1362an Ingalaterrako eta Gaztelako erregeek Londresen izenpetu zuten hitzarmenaren lekukoetako bat. Jaiak uztailaren 18an eta irailaren 8an egiten dira.

Alaba

  • Erdi Aroko euskal izena. Iruñean (Nafarroa) XII. mendean agertzen da ('Alaua mater Pascoal Beaçça') eta Iratxen (Nafarroa) 1200. urtean (Alaba filia Goto). Gaur egun bitxia bada ere, antzina usaiakoa zen Aita, Anaia, Ama bezalako hitz arruntak ponte izentzat erabiltzea.

Alaia

  • Alegría (es)

  • Euskarazko adjektiboa: 'bizidunez mintzatuz, alaitasuna eta umore ona duena'. Osaera: alaia eta -a.
    Aldaerak: Alaikari eta Alaiñe.

Alaikari

  • Ikus Alaia.

Alaiñe

  • Izen honen oinarria: alai adjektiboa eta -ne (-ñe).
    Ikus Alaia.

Alaitz

  • Elortzibarren eta Orbaibarren arteko mendikatea (Nafarroa) eta Erdi Aroko euskal izena. Iruñean (Nafarroa) XIII. mendean Alaaitz femina agerida.

Alaiza

  • Iruraiz udaleko Alaizako (Araba) Andre Mariaren eliza eta adbokazioa. Baditu aztarna erromanikoak eta freskoak. Jasokundearen jaia abuztuaren 15ean da.

Alamana

  • Erdi Aroko euskal izena. Izuran (Nafarroa Beherea) ageri da, XIV. mendean.

Alañe

  • Alegría (es)

Orrialde guztiak:
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper