Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

2111 emaitza *:* bilaketarentzat [51 - 60]

Ainare

Ainere

Aines

  • Inés (es), Agnès (fr), Agnes (en)

  • Grezierako (H)agné 'aratza, garbia'-tik dator, latineko Agnesen bitartez. Herri-etimologia dela medio Agnus Dei-rekin lotu zen. Santa Aines Erroman hil zuten, III. mendean, Dioklezianoren garaian. Aines eta Añes Ipar Euskal Herrikoak dira eta Ines eta Inesa Hego Euskal Herrikoak. Santuaren eguna urtarrilaren 21ean da.

  • Dokumentuak:

Aingerua

  • Ángeles (es), Angèle (fr)

  • Grezierako ángelos 'mezularia' hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Italiako Santa Angeles santuen egunak urtarrilaren 4an eta 27an dira.
    Aldaera: Gotzone (Deun-ixendegi euzkotarra-DIE).

Ainhara

Ainhize

  • Nafarroa Behereko herria, 1841. urtean Monjoloserekin udalerri bakarra osatzeko elkartua. Ainhizen, Galtzetaburuko gurutzearen ondoan, Nafarroa Behereko batzarrak egiten ziren.

Ainhoa

  • Lapurdiko herria. Garai batean lapurtarrak, debozio handiz, Arantzazura joaten ziren erromes, Pazkoaren bigarren egunean. Beranduago, gerrengatik muga itxi zutenean, ainhoarrek herrian bertan eraiki behar izan zuten Arantzazuko kapera. Ikus Arantza eta Arantzazu.

Ainitze

Aintza

  • Gloria (es)

  • 'Loria' adiera duen neologismoa da. Nahiz eta honen kultua lehenagokoa izan, aurreneko kristauen artean zabalkunde handia izani zuen, Jainkoa goraipatzeko ereserkiaren hasiera baitzen: 'Gloria in excelsis Deo'. Santuaren eguna martxoaren 25ean da.
    Aldaerak: Aintzane (Deun-ixendegi euzkotarra-DIE) eta Loria.
    Ikus Loria.

Aintzane

  • Gloria (es)

  • Aintza neologismoa oinarri hartuta Deun-ixendegi euzkotarra lanean proposatu zen emakume izena. Osaera: eta -ne. Ikus Aintza eta Loria.

Orrialde guztiak:
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper