2106 emaitza *:* bilaketarentzat [41 - 50]
Dulantziko (Araba) Andre Mariaren ermita erromanikoa, XIII. mendekoa, Aiala herri hustuko eliza zena. Donejakue bidean dago eta debozio handia diote. Santuaren eguna maiatzaren 15ean da.
Nafarroako Ayesa herriarentzat J. Altadill idazle ezagunak Erromantizismo garaian proposatutako euskal izena. Euskarazko benetako izena Ageza da.
Germaniar jatorriko Asalais izenaren aldaera eta euskal mitologian gizakiak laguntzen eta oztopatzen dituen Aide 'jenioa'-ren bertsio femeninoa. Mitologian mundua bitan banatzen da: lehenik berezko gauzak daude eta gero Aiderenak. Azken hauek ezagutzen ez ditugunak dira.
Urraulgoitiko (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren ermita. Bertan dagoen Arrosarioko Amaren irudia erromaniko berantiarra da.
Erdi Aroko euskal izena, Aimar-en baliokide femeninoa.
Udaberrian Afrikatik gurera etortzen den txoria ('enara'), olertiari eta literaturari esker udaberriaren adierazle bihurtu dena. Ainara hitza Ekialdekoa da, Lapurdikoa eta erabili izan zen Nafarroa eta Aragoitik Iparraldera espartinak egitera joaten ziren andrazkoak izendatzeko. Aldaerak: Elaia eta Enara.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.