Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

2111 emaitza *:* bilaketarentzat [31 - 40]

Agreda

  • Soriako herria eta Agredako Maria Jesus idazle mistikoaren izengoitia. Honek Arantzazuko Ama Birjinaren erromantzea izkiriatu zuen. Hona amaiera: 'Ama Maria Agredakoak / emanen dizu fedea'.

Agripina

Agurne

  • Rosario (es)

  • Agur hitz arruntaz eta -ne amaieraz osatutakoa. Gaur egun nonbaitetik alde egitean erabiltzen da batez ere, 'adio' esanahiarekin, baina berez adiera zabalagoa du. 1936an Lizarrako (Nafarroa) aginte militarrak debekatu zuen hitz hau erabiltzea: 'Asimismo, se prohibe la palabra 'Agur', importada por los separatistas en lugar del 'Adiós' genuinamente español. (...) aplicando (...) la pena que haya lugar'. Ikus Agurtzane.

Agurtza

Agurtzane

  • Rosario (es)

  • Gaztelaniazko (Nuestra Señora del) Rosarioren baliokidetako Deun-ixendegi euzkotarra lanean ematen den izena, arrakasta handikoa. Erabilera zabala izan zuen, baina gerra aurrean debekatu zuten eta horrela deitzen zirenei itzularazi. Santuaren eguna urriaren 7an da.
    Aldaerak: Agurne eta Gurtza.

Agurtze

Agustina

  • Agustina (es), Augustine (fr), Augustine (en)

  • Latineko Augustinusetik sortua da, eta hau Augustusetik. Aljeriako Hipona (egun Bona) herrian jaio zen Eliza katolikoaren lau doktoreetako bat den san Agustin.
    Aldaera: Augustiñe (Deun-ixendegi euzkotarra-DIE). Ikus Austitza.

  • Dokumentuak:

Aguxtina (Hipokoristikoa)

Aguxtiña (Hipokoristikoa)

Aia

  • Gipuzkoako herria eta Ataungo (Gipuzkoa) Aia auzoko Andre Mariaren eliza. Gaur egun dagoen eraikuntza berria da, aurrekoa 1825ean erre baitzen. Udalaren lehendabiziko aipamena 1025.ekoa da, Enneco Garciaiz-ek bertako jabegoak aipatzen dituenekoa: '...in villa quae dicitur Aya de Elcano'. Euskal mendietan nabarmentzekoa da Aiako harria (837 m).

Orrialde guztiak:
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper