2102 emaitza *:* bilaketarentzat [201 - 210]
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onaz osatua. Azken hau antroponimotzat erabili izan den on adjektibo ezaguna besterik ez da (cf. Arguedasko (Nafarroa) emakume baten izena zen Bona, 1326an). Nafarroa Beherean ageri da, XIV. mendean (Andrehona d'Echevarne).
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onekaz osatua. Ikus bi izenok zerrenda honetan. Andre Oneca Otazun (Nafarroa) aurkitzen dugu, XIII. mendean.
Andres-en aldaera femeninoa dugu hau; Andreua ere ageri da dokumentazioan. Badaiteke, orobat, Andrea honekin lotu behar izatea (cf. Andreo). Ikus Andres.
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Semena dira (ikus bi sarrera horiek). Aurreneko aldiz Lazkaon (Gipuzkoa) aurkitzen dugu, XII. mendean (Andre Semena de Lazcaun). Jaunsemeno gizon-izena ere azaltzen da Aritzalan (Nafarroa) 117an: Jaun Semeno Sanoyç de Ariçala.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Semeraz osatua (ikus bi sarrera horiek). Lehenbizikoz Artaxoan (Nafarroa) ageri da, 1158-1159ko dokumentu batean (Andere Semera); urte gutxi batzuk beranduago, 1190ean, Barbatainen (Nafarroa) azaltzen da berriz (Andre Semera). Andresemena aldaera ere bada. Leiren (Nafarroa), gainera, Jaunsemero gizon-izena ageri da (Jaun Semero Ortiz, 1170).
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Umeaz osatua. Hondarreko hau antroponimotzat erabilitako 'umea' arrunta besterik ez da (cf. Lergako [Nafarroa] idazkuneko Ummesahar izena, erromatarren garaikoa). Ariben (Nafarroa) ageri da, XIV. mendean (Andre Humea Martiniz). Jaunumea izen maskulinoa ere azaltzen da dokumentazioan.
Erdi Aroko euskal izena da, Andrez eta Zuriaz osatua (ikus Andrea eta Zuria). Azkeneko hau antroponimotzat erabilita dagoen zuri adjektibo ezaguna besterik ez da. 1190. urtean Barbatainen (Nafarroa) ageri da (Andre Zuria) eta 1261ean Iruñean (dona Andre Çuria), besteak beste.
Andrómaca (es), Andromaque (fr), Andromache (en), Ἀνδρομάχη (el kl)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.