2102 emaitza *:* bilaketarentzat [141 - 150]
Amada (es)
Amada santu-izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Maite eta Amata.
Iurretako (Bizkaia) Done Martieren ermitan dagoen Andre Mariaren irudia. Elizatxo honen lehendabiziko aipamena 1072.ekoa da, Antso Peñalengoa erregeak Kukullako Donemiliagari (Errioxa) atxiki zionekoa: '... Sancti Martini de Ihurrieta'. Santuaren eguna uztailaren 4an da.
Amelia (es), Amélie (fr)
Amelia (es), Amélie (fr)
Jatorri zehaztu gabeko izena: batzuen ustez, grekoko amalós izenetik datorke; beste batzuen iritziz, ordea, germanierazko Amalberga izenean duke sorburu. Amalia izeneko santua Belgikan bizi izan zen VIII. mendean. Jatorrizko izenak -a bazuen ere, euskaraz ohikoa da -ia amaiera duten izenetan galtzea hurbiltasun kutsua emateko. Santuaren eguna irailaren 19an da.
Aldaera: Amale.
Jatorri zehaztu gabeko izena: batzuen ustez, grekoko amalós izenetik datorke; beste batzuen iritziz, ordea, germanierazko Amalberga izenean duke sorburu. Amalia izeneko santua Belgikan bizi izan zen VIII. mendean. Santuaren eguna irailaren 19an da. Aldaera: Amale (Deun-ixendegi euzkotarra).
Hitz arrunta, duen esanahiagatik 'ametsa', 'nahikaria' euskaraz pertsona-izentzat usu erabilia.
Laranga auzoko Andre Mariaren adbokazioa, Mutrikun (Gipuzkoa). Horretaz gain, haritz mota bat ere bada (Quercus pyrenaica).
Ezkurra eta Ezpelura ibaien arroak banatzen dituen Malerrekako (Nafarroa) mendia. Osagaiak: ametz 'zuhaitz izena', -di (-ti) eta -a.
Agurain (Araba) inguruan, Entzia mendiko Lezao haitzuloan bizi den izaki mitologikoa. Ile horikoa maiz izaten da leizearen atean ilea orrazten, lamina gehienak bezala. Aiurri atsegin eta onekoa; behartsuen laguna da.
Nafarroan XIV. mendean erabiltzen zen izena (Lerga, 1366).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.