2101 emaitza *:* bilaketarentzat [131 - 140]
F. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian agertzen den pertsonaia baten izena, Amaiaren amarena hain justu.
F. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian agertzen den pertsonaia nagusia. Esanahia argia da: 'amaia', 'amaiera' edo 'bukaera', bera azkenekoa baita. Burgosen bada erromatarren kontrako borrokan kantabroen hondarreko gotorlekua izandako Peña Amaya deritzana, antroponimoarekin zerikusirik ez duena, eta Euskal Herriko toponimian ezagunak dira Amaia toki izenak. Arrakasta handia eduki du, Hego Euskal Herrian azken urteotan gehien erabili den neska izena izan baita. 1939an euskal izenak debekatzean Miren Amaia izeneko batzuk 'Maria Fin' bihurtu zituzten. Geroago, 70eko hamarkadan, harrigarria bada ere, uko egin zuten izen hau jartzea sexu-nahasketa sor zezakeelako eta, gainera, itxuraren kontrakoa eta ijitoen izena zelako.
Amalasunta (es), Amalasonte (fr), Amalasuntha (en)
Amalia (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Amelia.
Amaltea (es), Amalthée (fr), Amalthea (en), Ἀμάλθεια (el kl)
Euskal mitologian Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiren eta Eguzkiren ama da. Europa osoko mitologian bezala, jainkosatzat hartu da bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea dateke, Erromako Terra eta Greziako Gea edo Gaia bezala. Berarekiko lotura hartzuloen alderako jaieran ikusten da. Ikus Lur.
Maternidad (es)
XX. mendearen bigarren erdialdean Edurne edo Ikerne izenen analogiaz sortutako izena . Osagaiak: ama 'ama' eta -(n)e atzizkia.
Donostiako auzoa.
Gasteizko herrixka eta bertako Done Petri Apostoluaren elizan dagoen Arrosarioko Andre Maria. Herria 1025ean ageri da lehenengo aldiz Hamarita idatzita.
Amada (es)
Latineko Amatus 'maitatua' hitzetik sorturiko Erdi Aroko euskal izena. 1249an ageri da, Ipar Euskal Herrian. Gaztelaniazko Amada aldaera ere erabili izan da gure artean. Santuaren eguna urtarrilaren 20an da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.