Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

2111 emaitza *:* bilaketarentzat [101 - 110]

Albiztur (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ezagutzen dugun herri honen lehenengo aipamena 1384. urtekoa da, Tolosarekin elkartu zen garaikoa. Eliza 1674 berreraikitzen hasi ziren, aurrekoa txikiegia baitzen. 1587an Grazia Goikoetxeak erromesentzako ospitalea sortu zuen bertan.

Albizua (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Agurainen (Araba). Izatez Albizua herri hustuko eliza zen. Ermitaren azkeneko aipamenak XVII. mendekoak dira.

Aldara (emakumezkoa)

Aldontza (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Araban 1175ean agertzen da, Nafarroan 1461ean eta Gipuzkoan 1532an.

Alegia (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako herria eta Magdalenako ermita, Itsason (Gipuzkoa), ondoan gurutzea eta urkamendia dituena. Herria 1392an ageri da lehenbizikoz, Tolosarekin bat egitean. Arabako Dulantzi herriari ere, horrela esan zitzaion euskaraz.

Alegria (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Antezanan (Araba). Eraikuntza oso xumea bada ere, Ama Birjinaren irudia erromanikoa da. Jaiak maiatzean eta irailean egiten dira.

Alesandere (emakumezkoa)

  • Alejandra (es), Alexandra (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra lanean proposatutako izena. Ikus Alexandra.

Aletxa (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Aletxan (Araba). 1860an bota zuten, gerra garaian karlistek erabili zutenetik hutsik eta erortzeko zorian baitzegoen.

Alexandere (emakumezkoa)

  • Alejandra (es), Alexandra (fr)

  • Herriak sortutako Alesandere izenaren aldaera. Ikus Alexandra.

Alexandra (emakumezkoa)

  • Alejandra (es), Alexandra (fr), Alexandra (en)

  • Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' pertsona-izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera, Deun-ixendegi euzkotarrari esker, jakina. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia izan da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Santa Alexandra ahizparekin batean hil zuten Dioklezianoren garaian, kristaua izateagatik. Santuaren eguna martxoaren 20an da.
    Aldaerak: Alesandere (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandere.

  • Dokumentuak:
Orrialde guztiak:
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper