Aditz batuko formetan darraio forma dago arautua, ez darrai. Hura da jarraiki aditzari dagokion forma trinkoa (zaio aditza); forma berria da darrai. Horren ordez, jarraitzen du erabiltzen da: Hark bere horretan jarraitzen du (?Hark bere horretan darrai). (Euskal aditz batua, 104. or. http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf)
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: (trinkoak) jarraitu, jarraiki (darrai/darraio) (du/zaio)”, Jagonet galde-erantzunak.