burdina/burdin (elkarketa)

burdina/burdin (elkarketa)

Izena, berez, burdina da (Burdina ekarri dute. Burdina baino gogorragoa da), baina, hitz-elkarketako lehen elementua denean, burdin da aukera bakarra: bai loturik idazten direnetan (burdinbide, burdindegi, burdingai...), bai bereizirik idazten direnetan ere (Burdin Aro, burdin barra, burdin hari, burdin sare...). Azken kasu horretan, gainera, azken letra galdu duenez —erdal, euskal, giza, itsas hitzekin gertatzen den bezala (desegokiak dira *itsas-arrantza, *giza-balioa)—, marratxorik gabe idatzi behar da: burdin barra, burdin sare (*burdin-barra, *burdin-sare). [EH; 25. araua]

Bada salbuespen bat: konposatu kimikoetan, osorik idatzi ohi da. Adibidez: burdina(II) estearatoa. Bornita minerala kobre eta burdina sulfuroa da. Kromita burdina kromatoa da.

 

OHARRA. Burdina-saltzailea edo burdina saltzailea gisako aukerak ere eratu daitezkeela dio 25. arauak, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez dio jarraitu bide horri; estutu egin da araua. Hiztegian, burdin forma da aukera bakarra hitz-elkarketako lehen elementu gisa (burdin saltzaile, burdin sare). Harrezkerokoa denez, hiztegiari egin behar zaio kasu. ( hitz elkartuen osaera eta idazkera)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper