berri

berri

1. BERRIBESTE BAT. Hau dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak: «Gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du». Horrenbestez, baztertzekoak dira *garaipen berri bat, *gol berri bat, *eraso berri bat, *istripu berri bat, *bilera berri bat... moduko esapideak, bistan baitago ez dagoela ez garaipen zaharrik, ez gol zaharrik, ez istripu zaharrik, ez eraso zaharrik, ezta bilera zaharrik ere, eta argi dago horietan guztietan beste bat dela erabiltzekoa. Beste gol bat sartu du Osasunak.

Berriro (ere) edo ostera (ere) eta gisakoak ere erabil daitezke zenbaitetan. Berriro ere istripua izan da autobidean. Ostera ere eraso egin dio aurkariari. Berriz ere euriak ekarriko ditu ekaitzak / Euri gehiago ekarriko d(it)u ekaitzak.

Inoiz, jakina, biak izan daitezke zuzenak, baina adiera ere hala ulertu behar da: Proposamen berria egin digute (nolakotasuna adierazten du: aurrekoa bertan behera utzi dute, eta haren ordezko proposamena egin digute). Beste proposamen bat egin digute (zenbatasuna, kantitatea adierazten du: aurrekoaz gain, badugu beste proposamen bat mahai gainean). Alde bertsua dute hauek ere: hiztegi berria erosi (= hiztegi berri bat) ≠ beste hiztegi bat erosi; disko berria plazaratu (= disko berri bat plazaratu) ≠ beste disko bat plazaratu; dekano berria hautatu (= dekano berri bat hautatu) ≠ beste dekano bat hautatu; teoria berria eratu (= teoria berri bat eratu) ≠ beste teoria bat eratu.

 

2. EGIN BERRI. Berrik badu beste erabilera bat: aditzaren era burutuaren (partizipioaren) ondoren, hari ‘duela oso gutxi’ esanahia gehitzen dio. Ezkondu berria da. Belar ebaki berria da. Ogi erre berriak ekarri. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berri dudan lan batean.

Bereiz idazten da, baina badira zenbait salbuespen pertsona-izenekin batera erabiltzeko: ogi erre berria baina haur jaioberria; liburu hasi berria baina ikasle hasiberria (dena dela, jaioberri eta hasiberri, kategoriaz, izen eta adjektiboak dira, gainerakoak ez bezala).

Aparte, berrik badu beste erabilera bat, adberbio gisa: jan-berri adberbioa marratxoz idazten da. Jan-berri nago.

Aditzaren erregimenari dagokionez, berri ezartzeak ez du aditz laguntzailea aldarazten; aditza nolakoa den (da/du) erregimen horri eusten dio: Joan berri naiz (*dut). Esan berri dut.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). Gramatika batzordea, “Okerrak zuzenduz”, Euskera 39, 3 :921-923.

— “Aditzaren jokabidea: joan berri (da/du)”, Jagonet galde-erantzunak.

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (48).

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (34).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "beste bat / berri bat", Ehulkuren aholku guztiak.

HAEE-IVAP (2009). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper