Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman kontu honen gainean, baina badira estilo-liburuetan azken urteotan errotzen joan diren ohitura batzuk:
Letra xehez idazten dira pertsonaren izenaren ondotik jartzen diren tituluak (kondea, bizkondea, printzea, erregina, dukea, markesa, ministroa, errektorea, zuzendaria, kontseilaria, alkatea, presidentea, euskaltzaina, katedraduna, doktorea...): Mikel goiaingerua, Filipe II.a Orléansko dukea, Karlos IV.a Vianako printzea...
Bestelakoa da honako hauen kasua: Alberto Handia, Frederiko Bizargorria, Walter Landerra eta gisakoena. Horiena ez da titulu-kontua, eta ez dago aposiziorik; izengoitia den izenondoa da laguntzailea.
Letra larriz idazten dira izenaren aurretik daudenak (Santa, Done, Ama, On, Sir, Don, Lady, Lord...): Don Joan Austriakoa, Sir Isaac Newton, Lord Byron, Frai Luis Leongoa, Ama Teresa, Sor Luisa Miserikordiakoa, Frai Diego Lizarrakoa, Done Eztebe, San Frantzisko. ;
ZENBAITEN ARTEAN (2005). Onomastika. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (29).
MUJIKA, Alfontso (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (78).