Nobedadeak - Argitalpenak

PDF

Sinopsia

1920n Euskera agerkaria sortu zen eta 100 urtean Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa eta bere lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak argitaratu ditu. 2021tik aurrera, Akademiaren bizitza akademikoaren berri emateko asmoz, Euskaltzaindiaren buletina sortu zen. Aldiz, Euskera ikerketa aldizkarian bestelako eduki zientifikoak argitaratzen jarraitu dira.

  • Egilea: Euskaltzaindia
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: ISSN (2952-3036)
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-02
  • Argitalpen digitala (PDF)
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Lan kolektibo honetan, hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak euskaratu dira, bai Europakoak, bai mundu-mailakoak; bereziki barruratu dira Espainiako erresumako eta Frantziako errepublikako xedapenak. Horrela, lurralde euskaldunetan aplikatu beharreko legeria euskaraz laburbildu da.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-6-9
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-02
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Adierazpen horietako asko Akademiaren Euskera aldizkarian argitaratu izan dira eta beste batzuk Azkue Bibliotekako Artxiboan daude.

Erabat sakabanaturik zeudenez gero, Sustapen batzordeak argitalpen berezi batean biltzea erabaki du. Hala egin zuen 2006. urtean ordura arteko 32 adierazpen biltzen zituen Euskaltzaindiaren adierazpenak izenburuko argitalpenean (Jagon bilduma, 3). Euskaltzaindiak, geroztik ere, zeregin horretan jarraitu du eta jadanik 69 dira eman dituen adierazpenak. Hori dela eta, Sustapen batzordeari egoki iruditu zaio adierazpenen bilduma eguneratua argitaratzea.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-5-2
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-01
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Bonifacio Echegarayren figura (Zumaia, 1878-Durango, 1956), Euskal Herrian Don Boni izenez ezagunagoa, ahanzturan zen euskal letren munduan, 2021. urte amaieran, idazle eta intelektual talde batek berreskuratzearen beharra ikusi zuen arte. Liburu honek Bonifacio Echegaray abokatu euskaldunak 1927 eta 1933 artean idatzitako artikuluak jasotzen ditu garai hartako euskal prentsa osatzen zuten egunkari ezberdinetan. Kazetaritzako edozein bildumak bezala, honek momentu historiko bat erakusten du, eta gaur egun eragiten diguten eta Euskal Herrian ildoak eta agenda politikoa markatzen duten hainbat gai ulertzen laguntzen du. Laburbilduz, Echegarayk euskal ekintza batasuna defendatzen du, politika alderdikoirik gabekoa eta, noski, euskararentzat ondorio positiboak izango lituzkeen hizkuntza politika eraginkorra.

  • Egilea: Lázaro Echegaray eta Koldo Somokueto (Arg.)
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-127506-4-5
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-12
  • 17 x 24 cm; 472 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Castellano

Sinopsia

Nafarroako gaztetxoen arteko ahozko jarduna baino ikuspegi orokorragoa ematen da hemen, antzeko arazoa baita Euskal Herri guzian. Aditu eta arituen iritziak eta gogoetak jaso dira, oso ikuspegi eta abiapuntu diferenteetatik eginak. Aditu gisa egin nahi edo egiten ari diren proposamenen eta proiektuen berri eman digutenak; euskararen normalizazioan ahozko jardunak duen garrantziaz gogoeta egin dutenak; irakaskuntzan nola heltzen dioten arlo honi eta zer planteamendu egiten duten adierazi digutenak. Baita eskolaz kanpo zer ekimen eramaten diren aurrera azaldu digutenak ere, hain zuzen ere, ikastola eta eskoletan euskaldundu diren haurrek eta gazteek euskarazko sarea izan dezaten.

  • Egilea: Prestatzailea: Sagrario Aleman
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-3-8
  • Editorea: Iruñeko Komunikabideak Fundazioa – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-12
  • 17 x 24 cm; 104 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

J. R. Minondori buruzko argitalpenean erabilitako estruktura bertsua jarraitu dute aztertzaileek I. Bergararenean ere. Lehenbiziko liburukian “Edizioa” izenekoan, izkribuetan aurkitu dituzten alderdi guziak izan dituzte aztergai, hala nola I. Bergararen idazteko modua, hizkiak, hitz elkartu eta bereziak, puntuazioa, laburdurak eta abar. Baina egungo irakurlea kontuan hartuz, testu horien transkripzioa, salbuespenak salbuespen eta zailtasunak zailtasun, egungo grafiara egokitzen saiatu dira, interesatuei inola ere kendu gabe edizioari gehitu dioten USB txartelaren bidez originalak bere horretan irakurtzeko aukera.

Hizkuntza azterketa” izeneko bigarren liburukian, 2021eko aitzineko argitalpenean aplikatutako ordena eta hurrenkera bera jarraitu badute ere, oraingo hau aberatsagoa da gehitu dizkioten zenbait berezitasuni esker. Horietako bat da J. R. Minondoren eta I. Bergararen izkribuen arteko konparaketa, bai bat datozen ezaugarrietan, bai desberdin jokatzen dutenetan, hala nola kasuetan, aditzetan, joskeran, hitz hurrenkeran eta, bereziki, lexikoari dagokion “I.B. eta J.R.M.ren hiztegien alderaketa” izeneko atalean, non modu praktikoan azaltzen dituzten bi olagizon horien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak.

  • Egilea: Prestatzaileak: Patxi Salaberri Zaratiegi; Juan Jose Zubiri Luxanbio; Iker Salaberri Izko
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-126313-7-1
  • Editorea: Euskaltzaindia (Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin)
  • Argitaratze urtea: 2023-12
  • 16 x 23 cm; bi liburuki: Edizioa (456 or. + USB txartela) eta Hizkuntza azterketa (324 or.), azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara – Gaztelania

Sinopsia

Lizardiren olerki guztiak euskara batuan jarri dira, edo, zehatzago esanik, ahalik eta gehien idatzizko euskara batuaren eredura hurbildu. Egokitzapen honen helburu funtsezkoenetariko bat, behinena segur aski, hau da: euskara batuan ohitu eta trebatu den irakurleari Lizardiren olerkiak bertsio gertuagoan, gaurkotuagoan, eskaintzea; ezohiko edo arrotz samar gerta dakiokeen idazkera moldatuz, poemetan murgiltzeko hizkuntzaren aldetiko trabak leuntzea.

  • Egilea: Karlos Otegi (Arg.)
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-127506-0-7
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-12
  • 17 x 24 cm; 344 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Margarita Frantziako Valois leinuaren kideak toki berezia du Nafarroako historian, Nafarroako Henrike II.a erregearekin ezkondu baitzen. Europa mailan Margaritak erreinaldien arteko harremanetan ardura handia zuen, bere anaia Frantzisko I.aren zerbitzuan. Ez zen soilik politikan aritu, literaturarentzat grina berezia zuen, obra nabarmena utzi zuen eta XVI. mendeko literatura sortzaileen artean erreferente dugu gaur egun. Antzerkia izan zen bere gortean eta inguruan bultzatu zuen artea, eta hainbat estilotako antzezlanak idatzi zituen. Eremu oso zabala landu zuen politikan eta letretan, eta, horrez gain, Joana Albretekoa Nafarroako erreginaren ama izan zen.

  • Egilea: Ixabel Etxeberria
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-126313-4-0
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-12
  • 17 x 24 cm; 246 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Lan kolektibo honetan idazketari eta (auto)itzulpenari buruzko hausnarketak bildu dira; hausnarketok nazioarte-mailan entzute handikoak diren zenbait espezialistek eginak dira eta ikuspegi guztiz berritzailea erakutsi dute. Gai honetako ikerketak bereziki gaztelaniaren testuinguruan garrantzitsuak dira, idazle asko elebidunak direlako horretan —ospetsuenak ere tartean direla, liburuan ere esku hartu duen Bernardo Atxaga, kasurako— eta euren lanen itzulpenak ere maiz idazleok eurok egiten dituztelako. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, aitzindariak diren gaztelaniazko azterlan hauek sormen-prozesua azal-azalera ekarri dute, argitaratzen diren lanetan nekez atzematen dena, baina jatorrizko eskuizkribuei esker, ordea, ager daitekeena.

  • Egilea: Editoreak: Olga Anokhina - Aurelia Arcocha
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-126313-3-3
  • Editorea: Iberoamericana Vervuert - Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-11
  • 17 x 24 cm; 274 or.; azal gogorra
  • Hizkuntza: Gaztelania / Castellano

Sinopsia

Estrategikoa da eskolan, hezkuntzan, egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleaniztunagoak diren ikasleen artean. Liburu honekin aztertu nahi izan dugu nolako egoera duen euskarak Nafarroako hezkuntzan. Nola kudeatzen den eleaniztasuna ikastetxeetan orain eta etorkizunean nola egin beharko litzatekeen, zein erronka eta aukera berri dituen euskarak gela barnean eta gelatik kanpo, eta zein egitasmo ari diren garatzen ikasgelan eta eskolaz kanpoko ekintzetan.

  • Egilea: Prestatzailea: Sagrario Aleman
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-1-4
  • Editorea: Euskaltzaindia (Nafarroako Gobernuaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2023-10
  • 17 x 24 cm; 92 or.; edizio digitala
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Euskara Batuaren Eskuliburuak ez dakar arau berririk. Euskaltzaindiak euskara batuaz gaurdaino emanak dituen arau, gomendio, onespen eta irizpenak (eta, ifrentzuz, baita esan gabeak ere) era didaktiko eta dibulgaziozkoan birformulatzea du helburu. Asmo horrekin, zazpi alorretako kontuak ageri dira: lexikoa, kalkoak, morfologia, sintaxia, onomastika, ahoskera eta ortotipografia.

  • Egilea: Euskaltzaindia
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-948489-4-0
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-08
  • 15 x 21,5 cm; 556 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Donostiako bilakaera soziolinguistiko-historikoa egiteko asmoarekin hainbat lan aurkezten da liburu honetan. Hasteko, Hizkuntzen Historia Soziala eta bereziki euskararen historia soziala lantzeko eredu metodologikoa aurkezten du Lionel Joly Charrassek, aurreneko atalburuan. Ondoren, Donostiako hizkuntza nagusiak historian zehar zeintzuk izan diren azpimarratzen saiatu gara, liburuaren bigarren atalburuan. Hirugarrenean, berriz, gaiari buruz berariaz egin zuen ikerketa sakonean oinarrituz, Donostiako XVIII. mendeko egoera deskribatzen du Juan Madariaga Orbeak. Koldo Larrañaga Elorzak, bere aldetik, ikerketa exhaustiboa egin ondoren, RSBAPeko kideek, Gipuzkoako eliteek, euskarari buruz izandako iritzia eta, batez ere, praxia aurkezten du. Ondoren, bosgarren atalburuan, XXI. mendearen hasierako egoerari buruzko txostena eskaintzen dute Olatz Altuna Zumetak eta Maialen Iñarra Arregik. Azken atalburuan, EHSk sortutako metodologia erabiliz, Donostiako bilakaera soziolinguistikoa azken 250 urtean lantzen dute Mikel Zalbide Elustondok eta Lionel Joly Charrassek. Lan horiek guztiek Donostiak izan duen bilakaera soziolinguistikoaren perspektiba orokorra ematen dute, bai perspektiba sinkronikotik zein diakronikotik.

  • Egilea: Argitarazleak: Mikel Zalbide Elustondo - Lionel Joly Charrasse
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-126313-2-6
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-07
  • 17 x 24 cm; 500 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Metodologia-liburua da; hizkuntza-soziologiaren eta soziolinguistikaren teorietan oinarritzen da, batez ere, metodologia hori. Hizkuntzen gizarte-dimentsioaren historia aztertzeko prestatu da berariaz.

  • Egilea: Mikel Zalbide – Lionel Joly
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-125463-2-3
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-02
  • 505 or. (PDF)
  • Hizkuntza: ingelesa

Sinopsia

1920n Euskera agerkaria sortu zen eta 100 urtean Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa eta bere lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak argitaratu ditu. 2021tik aurrera, Akademiaren bizitza akademikoaren berri emateko asmoz, Euskaltzaindiaren buletina sortu zen. Aldiz, Euskera ikerketa aldizkarian bestelako eduki zientifikoak argitaratzen jarraitu dira.

  • Egilea: Euskaltzaindia
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: ISSN (2952-3036)
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-01
  • Argitalpen digitala (PDF)
  • Hizkuntza: euskara

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper