"Euskera" Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta 1920. urtetik argitaratzen da. Urteko lehen zenbakiak (buletinak) Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu, eta bigarrenak Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu. Zenbakiak urtea bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan argitaratzen dira. Ikerketa artikuluak argitaratzeko, Idazketa kontseiluak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasoko du.