10 emaitza bilaketarentzat
Zenbaki honen sorburua Euskal Herriko Unibertsitateko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertalde kontsolidatuak 2018ko ekainaren 21ean eta 22an Donostiako Miramar jauregian antolatu zuen «Literatura eta Zentsura. Memoria eztabaidatuak» nazioarteko biltzarrean dago. Bertan, zentsurari buruzko hausnarketa teoriko nahiz historikoa sustatu nahi izan zen, batetik, eta eremu iberiarreko literaturetan izandako eragina aztertu, bestetik. Alabaina, biltzarrak bazuenhasieratik hirugarren helburu garrantzitsu bat: Joan Mari Torrealdai soziologo eta euskaltzainak euskal ikasketetan zentsuraz egindako ikerketa eskerga aitortu eta omentzea.
Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren zenbaki honek Akademiaren jakintza-esparruko ikerketak argitaratzen ditu: literatura, soziolinguistika, gramatika, lexikografia, dialektologia, bidegileen biografiak eta abar. Zenbaki honetan idazten dute: K. Josu Bijuesca, Jean Baptiste Coyos, Isabelle Duguine, Bernhard Hurch, Amaia Jauregizar, Patxi Juaristi, Julian Maia, Aitor Ortiz de Pinedo, Gotzon Pérez, Ekaitz Santazilia, Gorka Aulestia eta Mordechay Mishor.
10 ikerketa-artikuluk osatzen dute zenbakia. Soziolinguistika, toponimia, literatura eta gramatika arlokoak.
Ikerketa zenbakia: soziolinguistika, literatura, exonomastika, lexikografia eta hizkuntzen teknologiari buruzko lanak.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du. Besteak beste, euskararen ahoskera eta fonetikari buruzko jardunaldien berri ematen da.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du. Besteak beste, Etxeitaren heriotzaren eta Piarres Larzabalen jaiotzaren mendeurrenaren karietara izan ziren jardunaldien berri ematen da.
Ikerketa zenbakia, XIX. Jagon jardunaldiko, "Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan", ikerketa artikuluak jaso dira