-(e)la / -t(z)ea aditz-izena

-(e)la / -t(z)ea aditz-izena

-(E)LA eta -T(Z)EA BALIOKIDE. Predikatu batzuek bitara onartzen dituzte perpaus osagarriak: modu jokatuan (egin duela, egingo duela, egin daitezela...) eta jokatu gabean (egitea, egiteko...). Hori gertatzen da, adibidez, erabaki, agindu, espero izan eta beste aditz batzuekin:

Bihar egitea erabaki du / Bihar egingo duela erabaki du.

Etxean gelditzeko agindu (‘manatu’) zion / Etxean geldi zedila agindu (‘manatu’) zion.

Denek espero zuten hura noizbait txapeldun izatea / Denek espero zuten noizbait txapeldun izango zela.

 

-(E)LA eta IZAN ADITZA

• Osagarria jokatua ageri da gisa honetako itzuli batzuetan: Kontua da aberastu egin dela. Gertatzen dena da gutxi irakurtzen duela.

• Normalean, ordea, -t(z)ea, -tu izana... gisako moldeez baliatzen da izan aditza.

*Azken aldaketa egoitza berria zabaldu dutela da (> Egoitza berria zabaltzea (izan) da azken aldaketa).

Haren kezka gaizki jokatu duela da / Gaizki jokatu duela da haren kezka (> Haren kezka zera da: gaizki jokatu duela / Gaizki jokatu izana da haren kezka / Gaizki jokatu izana du kezka / Gaizki jokatu izanaren kezka du / Gaizki jokatu duelako kezka du).

• Besterik da susmoa izan, irudipena izan, esperantza izan eta halako predikatuak; halakoetan, berezkoa da -(e)la erabiltzea: Susmoa dut gaizki jokatu duela / Irudipena dut bietara egin daitekeela.

 

Gehiago jakiteko

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (37-38).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper