euskal ponte-izenak (euskal izendegia)

euskal ponte-izenak (euskal izendegia)

Alde batetik, ‘santuen izendegia’ dago, Testamentu Zaharreko eta Berriko, eta kristau-bidean nabarmenduriko pertsona dohatsuen izenez osatua. Euskaltzaindiaren 66. arauan («Santutegiko izen ohikoenak») eta 177. arauan («Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak») daude horiek bildurik. Besteak beste, izen ezagun batzuk honela ageri dira idatzita: Adam, Eva, David, Jakob, Jesus Nazaretekoa / Jesu Kristo, Joakim, Josef, Andres, Henrike, Petri, etab.

 

Bestetik, lehen zerrenda horretako batzuez gainera, euskal jendeak mendeetan zehar (baina bereziki azken hamarkadotan) asmatu eta erabili izan dituen euskal pertsona-izenen multzoa dago. Horiek denek osatzen dute Euskaltzaindiaren Euskal izendegia. Ponte-izendegia liburua (2002), eta, zerrenda oparoan, hortxe ageri dira izenok, bakoitzari dagokion zenbait argibide laburrekin. Bertan daude adierazita, orobat, izendegia egiteko erabilitako irizpideak (zer den euskal izena, erabiltze-maiztasuna, hizkuntzarekiko errespetua, genero-bereizketa...). Zerrendan daude, esate baterako, honako hauek: Zuria, Uxue, Alaia, Agurne, Aintzane, Lur, Iñaki, Kepa, Peru, Antton, Aitzol, Ibai, Iker, etab. Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.

 

Izen horietako batzuk jatorriz hipokoristiko edo txikigarriak, edo aldaera familiarrak dira (Txomin, Pello, Patxi...), baina, erabileraren ondorioz, ez dute gaur egun behialako esanahi hipokoristikoa.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper