burua (X-ren burua): neure burua, zeure burua, bere burua, beren/euren burua(k)

burua (X-ren burua): neure burua, zeure burua, bere burua, beren/euren burua(k)

1. Izenordain indartuen genitiboarekin osatzen dira egitura bihurkari edo erreflexiboak ( pertsona-izenordain arruntak / pertsona-izenordain indartuak; genitibo bihurkaria: nire/neure; haren/bere): nik neure (*nire) burua, zuk zeure (*zure) burua, hark bere burua, guk geure (*gure) burua(k)... Andonik bere burua hil du. Ezingo dugu geure burua horretara behartu. Ni neure buruarekin nagon haserre, ez hirekin. Bestelakoa da honako beste esaldi hau, hor ez baitago egitura bihurkaririk: Nire buruak ziba batek baino jira-buelta gehiago eman zituen.

2. Subjektu plurala duenean ere singularrean erabiltzen da nagusiki burua (geure buruari, zeuen buruari; Geure buruaren jabe gara), baina pluralean ere zilegi da: Ezingo ditugu geure buruak horretara behartu. Geure buruen jabe gara.

3. Singularrean beti da bere, eta pluralean bere zein beren, biak (eta euren, jakina) dira zilegi ( eurak (*heurak)). Hala ere, anbiguotasunak saihestearren, egokiena pluralean beren (edo euren) erabiltzea da. Ispiluan begiratu zion bere buruari luzaroan. Marinelek kareletik bota zuten beren/euren burua.

4. Aditza du erregistrokoa erabiltzen da. Ez dira, beraz, egokiak gero eta sarriago entzuten diren honako esaldi hauek eta antzekoak ( bihurkaria (perpaus)):

?Asko gorrotatzen naiz (> Asko gorrotatzen dut neure burua).

?Sarritan ikusten gara egoera horretan (> Sarritan ikusten dugu geure burua egoera horretan).

Dena dela, batzuetan, aditzak da erregistroa onartzen du, orraztu, garbitu, aurkitu eta antzeko aditzekin:

Orraztu naiz / Garbitu naiz / Bakarrik aurkitzen naiz.

Baina okerrekoak dira beste hauek (aditzak du behar du):

*Garbitu zara aurpegia? (> Garbitu (al) duzu aurpegia?).

*Galtza berriak erosi naiz (> Galtza berriak erosi ditut).

*Apunteak etxean ahaztu naiz (> Apunteak etxean ahaztu zaizkit/ditut).

5. Neure buruan pentsatu ala neure buruarengan pentsatu? Datuen arabera, bi egiturak zuzenak dira, eta maiz ageri dira euskal literaturan: nork bere buruan pentsatzen zuelarik, bere burura erakarriko duela kaltea... / gaixoa bere buruagan pentsatzen, bere buruaganako amodioa, bere buruagan fidatua aurkitu...

6. Bada bestelako arazorik ere genitibo bihurkarien inguruan, batez ere hirugarren pertsonaren jokoan (gaztelaniazko su adjektibo posesiboak areagotua): noiz erabili behar da bere?, noiz haren? Jo sarrera honetara: genitibo bihurkaria: nire/neure; haren/bere: nire/neure; haren/bere.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (62-63 (+47)).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (67. or. eta hur.).

—(2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (buru iz., 13. adiera).

— “Lexikoa: buru (neure burua, zeure burua, bere burua, beren burua/euren burua)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (105-106).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper