berrelkarketa

berrelkarketa

Hitz-elkarketa, normalean, bi osagaiko sintagma izan ohi da: ardi(-)gazta, bazkide(-)zerrenda, udal(-)agindu... Zer gertatzen da bi izen baino gehiago (= berrelkarketa) gertatzen denean? Nola jokatu?

1. Ez da komeni euskal aldizkari(-)zuzendari(-)bilera edo Mendibilgo udal(-)kirol(-)patronatua moduko berrelkarketa luzeak egitea. Hobe da, horrelakoetan, zenbait sintagma-erabide konbinatuz jokatzea. Adibidez: euskal aldizkari(etako) zuzendarien bilera edo Mendibilgo Udalaren kirol(-)patronatua.

2. Tartean adjektiboren bat sartzen denean, ez da hitz-elkarketarik egin behar: hautagai(-)zerrenda baina hautagai berrien zerrenda (*hautagai berri zerrenda); gazte(-)aldizkaria baina gazte abertzaleen aldizkaria (*gazte abertzale aldizkaria). ( izenondoa hitz-elkarketaren barruan)

3. Nolanahi ere, berrelkarketa onargarria da kasu hauetan:

- Mugatzailea euskal, erdal, frantses... dutenetan: euskal musika(-)taldea, erdal joskera(-)moldea, frantses lege(-)araudia.

- Mugatzailearen koordinazio-hedapenetan: emakume(-) eta haur(-)taldeak, edari(-) eta izozki(-)saltzailea, galdera(-) eta harridura(-)markak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

- Elkartearen bigarren osagaia sorta, kopuru, multzo, sail..., puska, ale, izpi, tanta, zati..., mota, era, klase, molde, itxura, modu... eta gisako hitzez eraturiko elkarteetan, baita tartean adjektiboren bat sartzen denean ere: butano(-)saltzaile itxura, liburu zahar bilduma, kafe erre usaina, zakar(-)biltzaile taldea, dantzari txiki taldea, hartz arre bikote, orein(-)haragi zatia, perpaus subordinatu motak, zuntz optiko motak. [25. araua] ( mota (-en mota))

 

Gehiago jakiteko

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (161-162).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (265-268).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper