aditz-erregimena

aditz-erregimena

Aditz bakoitzak zer erregimen duen berariaz dator adierazita Euskaltzaindiaren Hiztegiko aditz-sarreretan. Lau erregimen edo aditz-mota daude: da/zaio/du/dio. Etorri aditza, esaterako, da da; aitzindu, berriz, zaio; ekarri, du; eta iritzi, dio. Marka horiek duela urte batzuetako deitura-moduak ordeztera etorri dira (alegia, lehengo NOR, NOR-NORI, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK sistematizazio-modua edota iragankor/iragangaitz banaketa).

Aditz-erregimenaren sistema, hala ere, ez da erabat itxia:

da diren aditz asko zaio ere izan daitezke (etorri da/zaio).

du diren aditz asko dio ere izan daitezke (ekarri du/dio).

• Aditz batzuen erregimena aldatu egiten da eskualdearen edo euskalkiaren arabera (lagundu, deitu, utzi...; lagundu dizut/zaitut).

• Aditz askok da eta du erregimenak dituzte, adieren arabera (aberastu, adiskidetu, agortu, ahal izan, alaitu, iguriki...; aberastu naiz/dut).

Baina:

zaio bakarrik diren aditzak (iruditu, jario, kostatu...) ezin dira da izan (salbu egitura inpertsonalak: Hau gutxiago kostatu da).

dio bakarrik diren aditzak (ekin, eraso, eutsi, iritzi...) ezin dira du izan (baina zaio izan daitezke egitura inpertsonaletan: Baserri giroan, eusten zaio fama txar horri).

• Aditz arazleek (irakurrarazi, sarrarazi, eginarazi...) erregimen berezia dute. ( -arazi (-erazi))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (47-59).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper