tituluak eta kidekoak

tituluak eta kidekoak

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman kontu honen gainean, baina badira estilo-liburuetan azken urteotan errotzen joan diren ohitura batzuk:

Letra xehez idazten dira pertsonaren izenaren ondotik jartzen diren tituluak (kondea, bizkondea, printzea, erregina, dukea, markesa, ministroa, errektorea, zuzendaria, kontseilaria, alkatea, presidentea, euskaltzaina, katedraduna, doktorea...): Mikel goiaingerua, Filipe II.a Orléansko dukea, Karlos IV.a Vianako printzea... ( letra xehea (minuskula) noiz)

Bestelakoa da honako hauen kasua: Alberto Handia, Frederiko Bizargorria, Walter Landerra eta gisakoena. Horiena ez da titulu-kontua, eta ez dago aposiziorik; izengoitia den izenondoa da laguntzailea.

Letra larriz idazten dira izenaren aurretik daudenak (Santa, Done, Ama, On, Sir, Don, Lady, Lord...): Don Joan Austriakoa, Sir Isaac Newton, Lord Byron, Frai Luis Leongoa, Ama Teresa, Sor Luisa Miserikordiakoa, Frai Diego Lizarrakoa, Done Eztebe, San Frantzisko. ( San, Santu, Santi, Done... / san, santu, done...; letra larria (maiuskula) noiz)

 

Gehiago jakiteko

ZENBAITEN ARTEAN (2005). Onomastika. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (29).

MUJIKA, Alfontso (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (78).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper