- Liburua Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin elkarlanean plazaratu du Akademiak, IKER sailean.
- Besteak beste, onomastika aplikatuaren ezagutza zabaltzeko argitaratu da liburua. Onomastika aplikatua dugu jakintza-arlo horretako ezagutza gizartearen beharrizan praktikoetara aplikatzea, eguneroko bizimoduan erabilgarri izan dadin: esaterako, gurasoei jaioberrien izenak hautatzen laguntzeko, udal batek kaleen izenak finkatu nahi dituenerako...
- Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua): “Euskal gizarteak onomastikaren arloan dituen behar praktikoei zuzen eta garaiz erantzuteko tresna da onomastika aplikatua”.
- Gizartean onomastikarekin dagoen interesaren adierazgarri da Euskaltzaindiak aspaldi linean jarri zuen Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) oso kontsultatua dela.
Iruzkin berria idatzi