Larunbat honetan hasiko den Txapelketa Nagusiak gorabehera ugari izan ditu bere ibilbidean zehar. Hasiera-hasieratik babestu du egitasmoa Euskaltzaindiak, eta 1960tik 1982ra sei Bertsolari Txapelketa Nagusi antolatu zituen.
Gaur egun, Santxotenak egindako eskultura -'Bertsolari'- oparitzen dio Euskaltzaindiak txapeldunari.
Bi egunez egingo da: urriaren 17an (10:00etatik eta 12:30era), eta 24an (18:00etatik eta 20:30era), bigarren egunean 17ko formatua errepikatuko dela.
Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barruan antolatu dira ekitaldi biak, euskaraz eta Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) egingo direnak.
Informazioa eta erreserbak: 944 158 155Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Mintegi honek bi helburu bete nahi ditu: batetik, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) azaldu, eta, bestetik, Bizkaiko kasurako lehen hurbilketa egin.
EHHA Euskaltzaindiaren proiektu enblematikoenetako bat da. Euskal Herriko 145 lekutan egindako 2.857 galderako inkesta bati esker, informazio-kantitate handia lortu da bai euskararen ezaugarriei buruz bai XIX. eta XX. mendeetako euskal gizartearen bizimoduei buruz. Informazio horretan oinarrituta, euskal herrietako hizkuntza-paisaiaren irudi aberatsa sortu du EHHA-ren lantaldeak.
'Euskaltzaindia, hastapenetik gaurdaino. Ibilbidea eta egungo erronkak' izenburupean berbaldi zabala eskainiko du Akademiako teknikariak, 18:30ean, Aretxabaletako kultur etxean.
"Euskaltzaindiaren sorreratik abiatuta erakundeak egin duen ibilbidea aztertuko dut", esan du Abaroak. "Nolakoak izan ziren hastapenak, nortzuk jarri zuten Akademia martxan, zeintzuk izan ziren hasierako erronkak, nola gauzatu ziren eta hasiera horretatik gaur arte, zein ibilbide egin duen Euskaltzaindiak...", azaldu du Akademiako teknikariak.
Horretaz gain, Akademiak izan duen erronka nagusiari ere begiratuko dio Abaroak, hots, hizkuntzaren normalkuntzari. Normalkuntzan emandako urratsak azaldu eta hari honetatik tiraka, gaur egungo Akademiaren erronkak eta lan-ildoak ezagutzeko aukera izango dute entzuleek: teknologia berrietara egokitu beharra, sare sozialak, digitalizazioa, komunikazioa, Akademiaren zerbitzu bokazioa...".
Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta Barakaldo izango ditu helmuga Euskaltzaindiak babesten duen Bertsolari Txapelketa Nagusiak.
“Ez da kontu sinbolikoa, ezta indar erakustaldi bat. Errealitate baten isla da, bertsolaritza bizirik baitago eremu horietan”, azaldu du Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak.
Irailaren 23an abiatuko da Txapelketa, eta abenduaren 17an amaitu, Barakaldoko BECen.
Euskaltzaindiak 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)' egitasmoa oinarritzat duen erakusketa inauguratu du, gaur, Baionako Euskal Museoan.
Irailaren 11tik urriaren 1a arte egonen da zabalik (10:00-18:30), egunero. Sarrera urririk izanen da.
Erakusketa berri honetan arreta berezia jarri da Ipar Euskal Herriko grabazioetan emandako informazioan (formak, berezitasunak, berri-emaileak, audioak…).
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskara oro dira elkarren aberasgarri, euskara batua, berriz, guztien pizgarri”.
Ander Toña (Laboral Kutxako ordezkaria): “Erakusketa honek duen izaera etnografikoari esker, gaur egungo eta antzinako bizitzaren, ezagutzaren, usadioen, lanbideen, jardueren eta abarren xehetasunak ezagutuko ditugu”.