
- Kontseilu horrek 2022ko irailaren 16ko bileran onartu zuen adierazpenean Nafarroako Gobernua premiatzen du Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin Iruzkin berria idatzi
- Gaurtik hasi eta 2023ko urtarrilaren 15era arte izanen da ikusgai, eta garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko dira bertan, arlo pribatukoak zein publikokoak.
- Erakusketa ibiltari honen helburua da eremu juridikoan urteetan egin den ekarria gizarteratzea eta erakustea. Horretarako, 25 panel jarriko dira dokumentuen informazioarekin (lau hizkuntzatan); 3 panel elkarreragile, 3 panel argiztatu eta 2 arasa (jatorrizko dokumentuak erakusteko).
- Euskaltzaindiak Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko ganbera legegileekin elkarlanean antolatu du erakusketa.

- Aurten ere milaka lagunek parte hartuko dute Behobia eta Donostia artean igandean egingo den lasterketan.
- Lasterketa hori hizpide hartuta, ohar batzuk bildu ditugu, ohiko zalantza batzuk argitze aldera.

- Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, literatura gaualdia antolatu du Euskaltzaindiak. Heldu den azaroaren 15ean izango da, 18:00etatik aurrera, Baionako Euskal Museoan (sarrera doan).
- Bertan, Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak Blanca eta Viana. Nafarroako Blanca trajeria liburuaz hiz egingo du, Txomin Peillen euskaltzain emerituak Ene bertsoen bilduma (1951-2021) liburuaz, eta Battittu Coyos euskaltzain osoak Allande Socarros (1957-2021). Euskal idazlan eta lekukotasun liburuaren gakoak azalduko ditu. Hiru argitalpen horiek Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) laguntza jaso dute.
- Bi lan aurkeztu dira deialdira, baina epaimahaiak 2023ko LAUTAN HIRU laguntza eman gabe uztea erabaki du, aurkeztutako lanak azterturik. Hala ere, eginiko ahalegina eskertu nahi die parte-hartzaileei, eta 2024ko laguntzaren deialdian parte-hartzera ere gogatzen ditu.
- Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2021ean, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
- Henrike Knörri omenaldia (laburpen-bideoa)
- Henrike Knörren 67 idazlan hautatu bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batera, euskaltzain arabarra jaio zeneko 75. urteurrenaren kariaz
- ‘Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa’ liburua aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindia prest dago txosten bat idazteko eta haurra ‘Hazia’ izenarekin erregistratzea nahi duen familiaren esku jartzeko, izen horren inguruko auzia bideratzeko helburuz erabiltzea izan dezaten