- Besteak beste, hitzarmenak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko jarduerak jasotzen ditu. Hitzarmenak 12.000 euroko zenbatekoa dakar 2022an egiten diren jarduerak garatzeko.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Hitzarmen honek berresten du erakunde bien arteko aspaldiko harremana, eta bere helburua da herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena ematea euskarari dagokionean".
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak eta Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute Iruzkin berria idatzi

- ‘Ekonomian aditua’ adiera du ekonomista izenak. Horrekin batera, eta adiera berarekin, ekonomialari forma hautatu da estandarrerako, ez *ekonomilari.

- Qatarren jokatzekoa den Munduko Futbol Kopa dela eta, egunotan hizpide dira giza eskubideak, bai eta, besteak beste, txapelketa horretarako azpiegiturak eraikitzen aritu diren langileen lan-baldintzak ere.
- Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, “ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez”.
- “Norabideak ikusten laguntzeko ekarpena izan nahi luke egitasmo honen emaitzak”, esan du Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunearen koordinatzaileak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiaren zereginetako bat da euskara jagotea eta aitzinatzea, eta Gogoetagunea-n euskarak bizi duen egoera aztertu nahi dugu, gero hausnarketa horiek gizarteari bueltatzeko”.
- Molde askotariko kultura-adierazpideak ezagutu dituzte, hainbat sortzaileren eskutik. Honela, gazteekin izan dira Amaia Castorene gai-jartzailea, Iñigo Astiz idazlea, Ainhoa Artetxe aktorea eta Paxkal Irigoyen eta Maia Hiribarne abeslariak.
- Mintzola egitasmoaren adarretako bat da Ahots Baten eta euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko asmoz, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide desberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako ekimena da.