- Aurrekoetan bezala, Elena Martínez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazleak atondu du argitalpena.
- Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak duten lankidetza-hitzarmenaren bitartez egin da ikerlana. Guztira, Gasteizko Toponimiaren egitasmoak hamar argitalpen aurreikusten ditu.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak ‘Dibiña I’ ikerlana aurkeztu du, Gasteizko toponimiaren VIII. liburukia Iruzkin berria idatzi
- 2021eko azaroaren 26an, Iruñeko udaletxean egin zen Osoko bilkuran, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Alfontso Mujika hizkuntzalari gipuzkoarra, eta gaur sarrera-hitzaldia egin du sorterrian, Donostian. Miren Azkarate euskaltzain osoak erantzun dio.
Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak
- Itxaro Bordak Xarles Videgainen hutsartea beteko du eta Andres Alberdik Andoni Sagarnarena. Orain, zortzi hilabeteko epea dute biek sarrera-hitzaldia prestatzeko.
- Bi euskaltzain oso berriak kontuan hartuta, 98 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak. Gaur egun, 24 euskaltzain osoz eta 10 euskaltzain emerituz osatua da Euskaltzaindia (guztietan, bederatzi emakumezkoak dira).

- 2021eko azaroaren 26an, Iruñeko udaletxean egin zen Osoko bilkuran, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Alfontso Mujika hizkuntzalari gipuzkoarra, eta larunbatean, azaroak 26 dituela, sarrera-hitzaldia egingo du sorterrian, Donostian. Miren Azkarate euskaltzain osoak erantzungo dio.
- Euskaltzaindiak azaroko Osoko bilkura egingo du 10etan, udaletxean bertan, eta Ageriko bilkura 12etan hasiko da. Bere hitzaldian, Alfontso Mujikak Euskaltzaindiak 1994az geroztik mundu osoko pertsona- eta leku-izenak arautzeko eginiko lana izango du hizpide.
- Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu zuen pasa den ostiralean, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz. Donostiako Luis Villasante Ikergunean aurkeztu zen, XXVII. Jagon Jardunaldiaren barruan.
- Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez.
- “Norabideak ikusten laguntzeko ekarpena izan nahi luke egitasmo honen emaitzak”, esan zuen Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunearen koordinatzaileak.
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/X7zvk
- Euskaltzaindiak eta Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute
- «Ekonomialari», ez «*ekonomilari»
- «Esplotazio» eta «esplotatu», forma arautuak
- Euskaltzaindiak ‘Euskararen Gogoetagunea’ aurkeztu du, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz