
- Ostiral honetan, martxoak 3 dituela, Azkaineko idazle, apez eta euskaltzain izanaren lanaz, bizitzaz eta euskal literaturgintzan utzi duen arrastoaz arituko dira Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoa eta Pantxoa Etxegoin eta Jon Casenave euskaltzain urgazleak, iluntzeko 19:00etatik aurrera.
- Jean Elissalde 'Zerbitzari'ren biografia, HEMEN
Iruzkin berria idatzi
- Nafarroako Parlamentuan erakutsi zen estreinakoz, eta gaur egun Hitzak Lege erakusketa ibiltaria Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan (Hurtado Ametzaga, 6) ikus daiteke. Bertan, irudi eta grafikoak baliatuz, euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakusten dira. Martxoaren 4ra arte izango da bertan (08:00etatik 20:00etara bisita daiteke).
- Erakusketa ibiltaria Euskaltzaindiak antolatu du, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako batzar nagusiekin elkarlanean.
- Azalpen-bideoa hemen: https://labur.eus/Bd1KF
- Webgunean honako argitalpen hauek gehitu dira: Euskararen Gramatika, hildako euskaltzain guztien biografiak, Adorez Hiztegia eta Azkueren Hiztegia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren barruan biak), eta Towards a Methodological Model for a Social History of Languages.
- Eta ondoko atal hauek ere eguneratu edo osatu dira: Euskaltzaindiaren Hiztegia, Orotariko Euskal Hiztegia (OEH), Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA), eta webgunearen gaztelaniazko atala.

- Ane Iriondok Elgoibarko 16-30 urte bitarteko gazteen hizkuntza mudantzak aztertuko ditu, eta Odei Guiradok Pulunpa (e)ta Xin! erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana jorratuko du, beti ere, ahozko jardunaren eremuan
- Saridun bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu, eta bai Iriondok bai Guiradok 2023ko ekainaren 15era bitarteko epea izango dute lanak aurkezteko.
- Mintzola egitasmoa: www.euskaltzaindia.eus/mintzola

- Egunotan inauteriak hizpide direnez, inauteriekin zerikusia duten hitz batzuk hautatu ditugu Euskaltzaindiaren Hiztegitik, lexikoa freskatzen laguntzeko.
- Besteak beste, honako hauek jaso ditugu: zanpantzar, joaldun, maskarada,sorgin-dantza.
- Hiztegitxoa HEMEN kontsulta daiteke.
- Euskarazko Tesien VIII. Koldo Mitxelena Sariak (laburpen-bideoa)
- Beñat Garaio, Eneko Iradier, Iñigo Arrazola, Maitane Basasoro eta Manu Araolaza nabarmendu dira Euskarazko Tesien VIII. Koldo Mitxelena sarietan
- 'Euskararen Gogoetagunea': arnas luzeko estrategiak euskararentzat
- Euskarazko Tesien VIII. Koldo Mitxelena Sariak banatuko dira asteazkenean