Azaroan, Okzitanieraren Arango Akademiako (OAA) lau kidek bisitatu zuten Euskaltzaindia
OAAko presidente Jusèp Loís Sans Socasauk 2014an sortutako erakunde gaztearen ardurak eta erronkak agertu zituen, euskaltzainen aurrean
Euskaltzaindiak lehenengoko aldiz jarri du sarean Hiztegia, edonork kontsulta dezakeena, klik bakar bat eginez.
Guztira, webguneari eginiko bisitak 83.158 izan dira.
Garate Aretoan agertuko da, goizeko 10:30ean
Bertan izango dira Juan Manuel Etxebarria (Euskal Filologian doktore eta liburuaren egilea), Andres Urrutia euskaltzainburua, eta Jose Antonio Rodriguez Ranz (Deustuko erakunde harremanetarako errektoreordea)
Azaroaren 14, 15 eta 16rako beste horrenbeste hitzaldi iragarri ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan emango dira berbaldiak, iluntzeko 19:00etatik aurrera
Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa aztertzeko antolatu da XXI. Jagon Jardunaldi elebiduna (itzultzaileak egonen dira)
Azaroaren 19an egingo da, Baionako euskal museoan
Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak bat egin dute aurtengo antolakuntzan. “Tokian tokiko elkarte eta herri erakundeekin batera egiten du lan Akademiak. Kasu honetan, Ipar Euskal Herrian zabaltzen den aro berriaren aurrean indarrak bildu eta etorkizuneko erronkak finkatu eta bistaratzeko”, esan du Battittu Coyos Jagon sailburuak
Zabalik dago izen-ematea Jardunaldian parte hartu nahi duen ororentzat (944158155/ 0033559256426)
(Hur Gorostiaga, Aines Dufau, Sagrario Aleman eta Battittu Coyos, gaur, Euskaltzaindiak Baionan duen egoitzan)
- Euskaltzaindiak Euskal Konfederazioarekin batera antolatuko du aurtengo Jagon Jardunaldia
- “Euskaltzaindiak beti aldeztuko du Baraiazarra bezalako itzultzaile aparten lana”
- Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak irabazi du 2015eko Itzulpen Onenari ematen zaion Espainiako Sari Nazionala
- Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste lau urtez jarduteko Osoko bilkuraren konfiantza jaso du