Guztira, 80.157 bisita izan ditu gure atari digitalak, urtarrilean baino 12.950 gehiago.
Otsailean, Akademiaren webguneak jasotzen dituen bisitarien kopuruak gora egin du nabarmen. Aurreko hilabetean legez, otsailean ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, 179.153 bistaratze izan dituela (urtarrilean, 168.901 bistaratze); eta Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo du jendeak (77.409).
Bi egitasmo horien atzetik doaz Orotariko Euskal Hiztegia (38.160 bistaratze) JAGONET zerbitzua (6.549) edo Hiztegi Batu Oinarriduna (6.113).
Bestetik, 'Plazaberri' blogak ere gora egin du, 2.290 bistaratze izan dituela (urtarrilean 1.884 izan ziren).
Guztira 386.197 bistaratze izan ditu gure atari digitalak azken hilabetean.
Radio Bilbaok emandako Bikaintasunaren sarietako bat jaso zuen, atzo, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak.
Karmeldarrarekin batera Fitok, Ana Blancok, Gestamp-ek, emakumezkoen Athletic taldeak, Arkaitz Carracedok, Blanca Estrella Ruizek, Guggenheim Bilbao Museoak eta Aspanovas-ek jaso zuten gorazarrea.
Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago Lexikoaren Behatokiaren bertsio eguneratua, 2016an hainbat iturritako edukiak gehitu ondoren.
Guztira 58.576.635 testu-hitz dauzka orain.
"Lexikoaren Behatokia gaur egungo euskara nolakoa den eta nola aldatzen ari den ezagutzea ahalbidetuko digun corpusa da", esan du Andoni Sagarna egitasmoaren zuzendariak.
Idazle eta itzultzaileari Meñakan egin zioten omenaldia jaso du aldizkariak, 297. zenbakian.
Martxoaren 6an Radio Bilbaok emandako Bikaintasunaren Saria jasoko du Baraiazarrak, Bilboko Guggenheimen.
Gaur, euskara lan-hizkuntza duten bost ganbera legegileek eta Euskaltzaindiak Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa aurkeztu dute.
Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak 2011n sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, eta parte hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiek, IVAPek, UZEIk eta Euskaltzaindiak.
Hiztegiak 1.754 hitz eta esamolderen lan-corpusa landu du, eta hortik Hiztegiak 1.438 sarrera jaso ditu euskaratik gaztelaniara, eta 1.409 gaztelaniatik euskarara.
- Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzaina hil da, 90 urte zituela
- Radio Bilbaoren Bikaintasunaren Saria emango diote Luis Baraiazarrari
- Estibalitz Alkorta: “Euskal hedabideen sektoreak konpetitiboa izan behar du eta irabazi behar du merkatua, bere autonomia mantenduz”
- Euskarazko hedabideen etorkizuna hizpide, bihar, 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian