Webguneko orriek 3.111.828 bistaratze izan zituzten urte berean. Gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren.
Euskaltzaindiak urtero-urtero kaleratzen duen Oroitidazkian eskaintzen dira datuok, Akademiaren bestelako jardun guztiekin batera.
Euskaltzaindiaren 2015eko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakur daiteke. Memoriak Akademiak 2015ean egin zituen lanen berri ematen du, eta PDF formatuan eskaintzen da, nahi duen orok kontsulta dezan. Bertan eta besteak beste, Akademiaren diru-kontuak, barne-jardunak, eskainitako zerbitzuak eta kanpo ekintzak zehazten dira, gizarte osoaren esku jarriz.
Jendarte eta gizarte sinonimoak dira? Bai? Ez? Zein da berba bakoitzaren jatorria eta esangura? Aspaldian piztu zen zalantzak bizirik dirau, hein handi batean. Duda-mudak uxatzeko, hona hemen Xabier Kintana Akademiako idazkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusiari 2011ko urriaren 19an idatzitako gutuna, non euskaltzainak gai honi buruzko azalpen luze eta mamitsuak ematen dituen.
Goizean, Lodosa eta Sartagudako alkateek harrera egingo diete Akademiako buru eta kideei
Ondoren, Lodosako Udaletxean egingo du Euskaltzaindiak zuzendaritza batzarra, bisita azkenerako utziz
Katedrak 16 urtez euskaltzainburu izan zena omendu eta bere ikerketa eremu izan ziren euskal ikasketak -bereziki literatura eta linguistika- eta iberiar ikasketak sustatzea du helburu
Olerki eta narratiba, hamabi lan dira guztira 2015eko sariketan gailendu zirenak
- Joxe Mari Iriondo: "Emile Larre gizon apala zen, argia buruz, zabala bihotzez eta jarreraz"
- Aurten, Emile Larre eta Teodoro Hernandorena omenduko dituzte Xalbador Egunean
- “Euskal kulturaren sustatzaile aparta izan da Juan Zelaia”, gogoratu du Andres Urrutiak
- Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2016ko hitzarmena sinatu dute