- Baionako Herriko Etxean egin den Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu ditu 2021ean izendatutako urgazle berrien artean. Bide batez, ekitaldi berean zegokion diploma eman zitzaion Bernhard Hurch ohorezko euskaltzainari (2021ean izendatua, orain arte ez du izan ikur-diplomak jasotzeko aukerarik).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Orain artekoa nahiz etorkizunekoa, Euskaltzaindiak premiazkoa du zuen lana”.
Irakurri gehiago: "Euskaltzaindiak premiazkoa du zuen lana" Iruzkin berria idatzi

- Ageriko bilkura bihar izanen da, apirilak 29 dituela, arratsaldeko 16:00etan, Baionako Herriko Etxean.
(Argazkia: 2018an, Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritzak -Luis Villasante Ikergunea- hartu zuen ekitaldia)
- Jorratu duten proiektuan, Andoaingo euskararen historia soziala aztertzea izan dute helburu.
- Euskararen Herria Ehuntzen unitate didaktikoaren helburu nagusia da gure hizkuntzaren iraganeko, egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruko hausnarketa bultzatzea euskararen lurralde guztietako gazteen artean.
- Euskaltzaindiak Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin batera sortu zuen unitate didaktikoa, mendeurrenaren baitan.
- Euskaltzaindiak martxoko Ageriko bilkura baliatu zuen 2021ean hildako lau euskaltzainei gorazarre egiteko. Horrela, iaz zendutako Gorka Aulestia, Kaxildo Alkorta, Ramuntxo Camblong eta Allande Socarros omendu zituen Euskararen Akademiak bere egoitzan.
- Albistea: https://labur.eus/rQH3d

- "Ostiral eguerdian Julen Manterolak hots egin eta lehentxeago hor zehar zabaldua jakinarazi zidanean, Armentiako Doneari helduta gelditu nintzen, ez dakit hausnarrean ala jota, ziostana ulertzen edo onartzen ez banu legez. Deia amaitu orduko zetozkidan burura duela 42 urteko Gasteizko Seminarioa, hango ertz batean alokairuan kokatutako Fakultatea eta horren bazter batean lurrean pilatu liburu multzo sailkatugabeak (...)".
(Joseba Lakarra euskaltzain osoaren artikulua).