
'Batasunaren bidean' egitasmoa aurkeztuko da ostiralean
- Euskara batuak Euskal Herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko giza katea egingo da martxoaren 24an. Egitasmoa Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatu dute.
- Ostiral honetan aurkeztuko da, martxoak 17 dituela, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Almortza bidea, 6). Bertan izango dira Nekane Artola Ikastolen Elkarteko bozeramailea eta Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria. Agerpena 11:00etan izango da, eta Errenteriako Orereta ikastolako haurrek testu musikatu bat irakurriko dute.
Idatzi iruzkina