Plazaberri artxiboa


Euskaltzaindiaren webguneak 49.014 bisita izan zituen uztailean. Webguneko orriak 196.302 aldiz bistaratu ziren hil berean.

1997an, 76. araua onartu zuen Euskaltzaindiak: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia.

Xalbador Eguna urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Fernando Aire Xalbador bertsolari zenarekin batera, Ximun Ibarra Zubikoa eta Juan Joxe Eizmendi Errezil bertsolariak gogoratuko ditu. Deiadarra elkarteak eta

...

Datorren ostegunean, irailaren 3an, aurkeztuko da aurtengo Xalbador Egunaren egitaraua. Aurkezpen bikoitza egingo da: goizeko 8:30ean, Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan (Gaztelu Berria. Paul Bert plaza), eta ordu bi geroago, 10:30ean,

...

Suzuko “Ainhoa” Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra 2015eko abuztuaren 3an hil da, Sho Hagio euskaltzale japoniarrak jakinarazi duenez.

Plazaberri ez da argitaratuko abuztuan. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

Ondo izan.

Gaur, uztailaren 30ean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak bilera egin dute Euskaltzaindiarekin. Andres Urrutia buru zutela, Akademiako Zuzendaritzako honako kideak izan dira: Sagrario

...

Kanpoko pertsona-izenen eta izen mitologikoen grafia arautzeko langintzaren barnean, hirugarren araua argitaratu du Euskaltzaindiak: 177. araua (Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako izenak).

Uztailaren 10ean Mundakako Udalak eta Euskaltzaindiak Jose Manuel Etxeita omendu zuten, bere heriotzaren 100. urteurrenean. Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak antolatu zuen eta Jon Kortazarrek eta Ana Toledok hitzaldi bana eman zuten. Hona

...

Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen, horien artean "Iker", eta "Euskaltzainak" bildumetako azken lanak daudela. Erlea aldizkariaren azken zenbakia eta EHHAren 6. liburukia ere kaleratu dira.

...
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper